Gertakariak

 
Malick Fall senegaldarraren heriotzaren harira, Madrilen dagoen Senegal Kontsulatuak gutun bat helarazi dio Lekeitioko Udalari, eta ondorioz, gure herriari. Kontsulatuak gutunean udalari eskerrak ematen dizkio senegaldarren elkarteari emandako laguntzagatik eta diru bilketaren kanpainan izandako prestutasunagatik. Ondoren, udalaren eta herriaren gizatasuna goraipatzen du Senegaleko ordezkari politikoen izenean.