Gertakariak

 

2017ko azaroaren 3an, Lekeitioko hiribilduak 692 urte beteko ditu. Lekeitioren historia ofiziala 1325. urtean hasi zen.

Aintzina, gaur eguneko Lekeitio kokatua dagoen lekuan, arrantza mundutik bizi zen Bizkaiko Elizate Elkartasuneko kontzeju edo herri bat zegoen. Biztanleria Santa Maria elizaren inguruan ezarrita zegoen. Portuan, Arranegi kalea zen arrantzale familien gunea; Dendari kalea, ostera, merkatari gunea. Azken hori, gainera, barru aldera abiatzeko bidea zen (Atea).

1325. urtean Maria Diaz de Haro Bizkaiko Andereak fundazio karta eman zion Lekeitioko elizateari. Horrela hiribildu bihurtu zen herritxoa eta zenbait onura juridiko, merkatal, fiskal, militar, eta baita erlijioso ere eskuratu zituen. Kartak hiriko mugak ere ezarri zituen eta, eurok zirela eta borroka batean ibili ziren alboko elizate eta burdinolekin. Harrezkero Alfonso XI.k berretsi egin zuen sorrera karta 1334.ean. Eta berorren agintaldian eraiki ziren hiriko harresiak, nahiz eta hesi bat fundaziozko karta baino lehen ere egon.

Lekeitiarrei euren forua edukitzeak autonomia zabala ematen zien herriko administrazioaren kudeaketan. Baita lehen mailako epaiketetan, hiriaren bilakaeran, jarduera ekonomikoetan eta baita gaurko Udalbatzaren baliokideko Kontzejuko kargudunak izendatzean ere. Kontzejua alkaeak eta errejidoreak osatzen zuten. Alkateak batzarburu egin, erabakitako dekretuak onartu eta, euren kalitatezko botoa zela eta, errejidoreen arteko istiluak ebazten zituen. Baina bereziki epailea zen.

Kartak Santa Maria elizaren patronatua eman zion hiriari. Horretara, hiria parrokiaren ondasunen jabekide bihurtu zen, parrokiaren errenten administratzaile, eliz-gizonen izendatzaile eta parrokia apaintzeko arduradun.

Hona hemen prestatutako egitaraua:

Urriaren 21ean, zapatua

Goizeko 10:00etan Isuntza hondartzatik hasita: Bisita gidatua: garraItz IrLa. Atabaka alkartea. Euskeraz.

Urriaren 28an, zapatua

Goizeko 1 1:30ean Zubietako sarreran:

Bisita gidatua: CARLOS ETA MARIO ADAN DE YARZA, ETA PAISAIA. Jesus Muñiz Petralanda. Gaztelaniaz.

 

Urriaren 29an, domeka

Goizeko 1 1:30ean Karraspioko aparkalekutik hasita:

Bisita gidatua: RAMON ADAN DE YARZA ETA PAISAIA. Guillermo Ruiz de Erentxun eta Elena Aranda.

Euskaraz eta gaztelaniaz (itzulpenik ez da egingo).

 

Azaroaren 3an barikua Hiribilduaren 692. urteurrena. BOLANDERAK.

 

Azaroaren 4an, zapatua

Goizeko 1 1:00etan, Udaletxeko eskaileretatik hasita:

Bisita gidatua: LEKEITIOKO HARRESIA. Iñaki Pereda eta

Belen Bengoetxea.

Euskaraz eta gaztelaniaz (itzulpenik ez da egingo).

 

Azaroaren 10ean, barikua

Arratsaldeko 1 9:00etan, Kultur Etxeko Azkue aretoan. Hitzaldia: NICOLAS DE ARTIETA ETA MUNDUAREN LEHEN ITZULIA. Xabier Alberdi. Euskaraz.

 

Azaroaren 11n, zapatua

Goizeko 1 1:00etan, Dominiken komentutik hasita.

Bisita gidatua: IÑIGO DE ARTIETA, MERKATARI, ALMI- RANTE,… ETA PIRATA. Juan Manuel Gonzalez Cembellín. Gaztelaniaz.

 

Bisitetara etortzeko izena eman behar da, astelehenetik barikura, goizeko 9:00etatik 11:00etara, 94 603 41 22 telefonora deituta edo artxiboa@lekeitio.eus helbidera idatzita.

 

OHARRA: urriaren 28ko eta 29ko bisita gidatuak, Bizkaiko Ondare Jardunaldien egitarauan daudenak, iada bete dira. Urriaren 21eko bisitara joateko, Garraitz irlakora, oraindik badago tokia.

 

Azaroko ekitaldietan ere parte hartzeko plazak mugatuak dira, beraz, interesatuta egonez gero, egin zure erreserba zehatutako kanaletatik.