Gertakariak

 
 
Asteak daramatza kaleetan udaltzaingoaren auto berriak. 2015eko aurrekontuekin erosi zen auto elektrikoa. Nahiz eta hasiera batetan garestiagoa suertatu, udaltzaingoek ematen dioten erabilerarekin diru dexente aurreztuko da datozen urteetan. Hain zuzen ere, kotxe elektrikoak oso merkeak suertatzen dira kotxea askotan arrankatu eta gelditu behar bada. Horrez gain, oso gutxi kontsumitzen du abiadura baxuetan. Efizentzia ekonomikoa bilatzeko eta diru publikoa zaintzeko emandako beste pausoetako bat da hau ere.