Gertakariak

 

Lekeitioko Udalak, aurten  ere, Kitto Merkatari Elkartearen laguntzaz VII. Balkoi  lehiaketarako deialdia  egingo  du.  Herritarren  inplikazioaren bidez udalerriko ingurumena eta estetika hobetzea da  helburua, landare eta lore elementuek herri ingurune atsegina  eta  estetikoa  lortzeko duten garrantziari balioa eman eta,  horrela  lekeitiarrek zein turistek goza  dezaten.

 

Lehiaketaren baldintzak ondokoak  dira:

 

1.            Lehiaketak ekainaren  7tik   uztailaren 7ra iraungo du.

2.            Balkoirik onenak 200€-ko kreditua jasoko du herriko komertzioetan gastatzeko.

3.            Udalak antolakuntza eta  sariaren ardura hartuko du  eta Kitto  Merkatari elkartekoak diren Amalur eta Lourdes Lorak  loradendak epaimahaia osatuko dute.

4.    Parte hartzeko ez da izenik eman behar.

5.            Epaileak  kalerik  kale   ibiliko   dira   balkoiak ikusten.

6.            Parte hartzen duten balkoi  eta leihoetan landare biziak erabili behar dira  apaintzeko.

7.            Epaimahaiak lanaren originaltasuna eta sormena izango ditu  puntuazioak emateko irizpide.Balkoi osoaren itxura, lorea, lorontzien egoera (pintatua, txukun, tamaina eta itxura ederrekoak…) hartuko dira  kontuan.

8.    Epaileen erabakia behin-betikoa izango da.

 

200 euroko saria Kittoko Udako Merkatu Txiki egunean emango da plazan.