Gertakariak

 

Irailaren 2an, 18:00etan egongo den txapelketan partehartzeko oinarriak ondokoak dira:

1. Parte hartzaileak gutxienez 2000.urtean jaiotakoak izango dira.
2. Parte hartzeko izena eman beharko da plazan txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago.
3. Jaurtiko diren txapelak antolatzaileek emango dituzte.
4. Antolatzaileek jaurtiketak egiteko tokia jarrito dute.
5. Parte hartzaileek txapela botatzeko aukera bi izango dituzte.
6. Txapelaren jaurtiketa eremutik kanpo jausten bada, jaurtiketa baliogabetuko da.
7. Jaurtiketaren neurria txapelaren buztanean hartuko da.
8. Plazako postea jotzen badu txapelak beste aukera bat egongo da.
9. Epaileen erabakia eztabaida ezina izango da. Arau hauek 2017ko San Antolinetan egingo den Txapel Jaurtiketa Txapelketarako pentsatu dira. Txapelketaren ostean eta balorazioa eginda, mantentzea edo aldatzea erabakiko da.