Gertakariak

 

Munduko pelotari onenak izango dira  aurtengo udan Lekeitioko frontoian. Udalak antolatuta, Lekeitio Hiria Zesta Punta Txapelketaren final aurrekoa eta finala ospatuko dira.

Uztailaren 30ean 22:00etan semifinalean ondoko bikoteek jokatuko dute:

*Ollaran-Etcheto vs Olha-Inza.
*Egiguren -Enbil vs Goikoetxea- Erkiaga.

Finala abuztuaren 13an  jokatuko da 22:00etan.

Sarrerak salgai daude 10 eurotan Santi Brouard kiroldegian eta turismo bulegoan. Partidu egunetan lehiatilan ere sarrerak salgai egongo dira.

Txapelketaren aurkezpena egingo da prentsa aurrean uztailaren 27an, asteazkenean 13:30etan Lekeitioko Udaleko Areto Nagusian.