Lekeitioko Zinemazale Elkarteak otsailean hasi eta urtea bukatu bitartean ZINE KLUB saioak berriro berreskuratuko ditu.
Emanaldiak hileko azken ostegunetan eskeiniko dira 20:30etan eta aurtengoak zineak eman dituen klasiko handiak errepasatzera zuzenduak egongo dira.
Horren adierazle, otsailak 23rako, ostegun honetarako prestatu duten pelikula; Billy Wilder-en “CON FALDAS Y A LO LOCO” maisu lana.
Bazkideentzako sarrera: 1,50€
Sarrera arrunta: 3€