Gertakariak

 

Zoru pelbikoa lantzeko ikastaroa eskainiko da Kiroldegian. Astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 19:30etatik 20:30etara emakumeen zoru pelbikoa indartzeko eta tonifikatzeko metodoak landu eta sortu daitezkeen lesioak ekiditeko ariketak egingo dira.

Ikastaroa maiatzaren 5etik ekainaren 9ra bitartean izango da,11 sesio guztira eta izena ematea zabalik da gaurtik maiatzaren 3ra arte. 16 emakumerentzat prestatu da ikastaroa, baina gutxienez, 18 urtetik gorako 6 emakumek eman beharko dute izena ikastaroak aurrera egin ahal izateko. Bazkideentzat 45,43 €tako prezioa  dauka ikastaroak eta ez bazkideentzat berriz 59,43€tako kostua.

Bizitza sedentarioak, erditzeak, ariketa abdominal tradizionalak, eztula egiteak, korrika eta salto egiteak, eskailerak jaisteak, menopausiaren gorabeherak … Egunero egiten ditugun ekintza askok gure zoru pelbikoko muskuluak deformatu egiten dituzte, luzeagoak eta bigunagoak bihurtuz. Tailer honetan zonalde hau ezagutu, landu eta indartzen ikasiko dugu. Gure ongizatean eragin handia izango du zor pelbikoko tonua berreskuratzea eta bere funtzioa aktibatzea.

Orokorrean emakume guztiei zuzenduta dago ikastaroa: Gaztei norberaren gorputza hobeto ezagutzeko eta helduagoak direnean zenbait arazo saihesteko baliogarria izango zaie. Erditu dutenentzat, erditze ondorengo berreskurapenerako komenigarria da eta helduei izan ditzaketen arazoetatik babesteko eta ariketa fisiko osasuntsua eta arrisku gabea egiteko modu ona da.