Gertakariak

 

Abenduaren 21ean, urtero lez, Santo Tomas Azokaz gozatzeko aukera izango dugu Lekeitioko Independentzia plazan. Gainera, aurten eskualdeko etxe-abereen erakusketa egongo da ikusgai. Hona hemen egun horretarako prestatutako egitaraua:

  • 10:00etan: Azokaren eta abere erakusketaren hasiera.
  • 13:30etan: Azokaren mahairik onenari sari banaketa.
  • 14:00etan: Azokaren amaiera.

Lehen sektorean, 40 dira Lekeitiora hurbilduko diren ekoizleak (21 Lea Artibai eskualdekoak) euren produktuen salmenta zuzena egiteko. Azokan aurkituko diren produktuak honako hauek izango dira:

  • Ortuari eta frutadun bost ekoizle: Atal honetan mahairik onenari 100€ko saria emango zaio.
  • Arrain saltzailea.
  • Ardi eta ahuntz gaztadun lau ekoizle.
  • Ogia eta gozogintzako lau ekoizle.
  • Bizkaiko txakolinaren ekoizle bat.
  • Arrain kontserbadun  bi ekoizle.
  • Ahate produktuen sei ekoizle
  • Eztiaren bi ekoizle.
  • Txerrikietan bi ekoizle.
  • Egurra eta larrua lantzen duten bost artisau.

Eskualdeko abeltzainek euren gunea edukiko dute euren abereen erakustaldia egiteko. Azokara etorriko diren abereak honako hauek dira:

  • Hegaztiak eta animali txikiak: sei abeltzain.
  • Zaldiak: bi abeltzain (6 buru).
  • Ardiak: bi abeltzain (8 buru).
  • Ahuntzak: bi abeltzain (8 buru).
  • Astoak: abeltzain bat (3 buru).
  • Behiak: 2 abeltzain (8 behi).
  • Idiak: abeltzain bat (bi buru).
  • Txerriak: abeltzain bat.