Zer da? Zertan datza?
Diru-laguntza eskatzea, euskara-ikastaroak egiteko HABEk homologatutako zentroetan.
Nork eska dezake?
Diru-laguntza eskatzea, euskara-ikastaroak egiteko HABEk homologatutako zentroetan.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: euskara@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Aurreikusitako epea: 3 hilabete.
- Legezko gehienezko epea: 6 hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: positiboa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Urriaren 1etik 31ra bitartean (biak barne) aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Eskari-orria beteta.
- Bertan eskarian sinatuko da Lekeitioko herrian egin beharreko ordainketa guztiak eginda daudela eta gauza berdinerako ez dela bestelako diru-laguntzarik jaso.
- Interesdunaren NANa edo IFZ.
- Erroldatze ziurtagiria.
- Matrikularen ordainagiria.
Uztailaren 1etik 15era bitartean aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Diru-sarrera hartu nahi den bankuko libretaren lehen orrialdearen fotokopia.
- Ikasketak burutzen diren euskaltegiak egindako egiaztagiria, ondorengo zehaztasunak jasoaz:
- a) emandako eskola orduak;
- b) egindako ikasmaila;
- c) ordutegia;
- d) iraupena;
- e) matrikularen zenbatekoa;
- f) aprobetxamendua eta asistentzia;
- g) ikasleak euskaltegi horretan aurretik beste ikastarorik egin badu, zein maila eta berorren aprobetxamendua.
Onartzea
Alkateak
Ardura daukan unitatea
Euskera