Zer da? Zertan datza?
Eremu publikoan, kultura, gizarte, jai, kirol… izaera duten jarduerak antolatzeko baimena eskuratzea.
Nork eska dezake?
Legez eratutako herriko edozein elkarteren legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- 1) Kultur, kirol eta gizarte izaera daukaten jarduerak antolatzeko komeni da aurretiaz sail bakoitzeko arduradunarekin egotea, aurretiaz hitzordua zehaztuta.
- Kultura: 946 24 34 82 edo kultura@lekeitio.eus
- Kirola: 946 24 30 05 edo kiroldegia@lekeitio.eus
- Gizarte: 946 03 41 00 edo agurtzane-ongintza@lekeitio.eus
- 2) Bestelako jardueretarako:
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren eta erabileraren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Aurreikusitako epea: 15 lanegun.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Udal baliabide eta espazioak erabiltzeko inprimakia beteta, ondo zehaztuta zer egin nahi den, zenbat ikusle espero diren, etab.
Onartzea
Alkateak
Ardura daukan unitatea
Dagokion saila (kultura, kirola, gizarte zerbitzuak edo idazkaritza)