Zer da? Zertan datza?
Udal zerga eta tasen ordainagiri eta likidazioak ordaintzea, borondatezko epean edo epealdi exekutiboan, eta ordainketa aurrez aurre nahiz transferentziaz egin daiteke.
Interesdunaren izenean dauden udal zergak eta tasak kontsultatu ere egin daitezke, indarrean daudenak zein dagoeneko ez daudenak, eta baita bere ordainketa egoera ere.
Zerga eta tasa egutegia:
- Ondasun Higiezinen zerga:
- Noiz: B.F.F.-ren arabera.
- Ordaintzeko epea (gutxi gorabehera): Irailaren 10-etik urriaren 10-era.
- Jarduera Ekonomikoen zerga:
- Noiz: B.F.F.-ren arabera.
- Ibilgailuen zerga:
- Noiz: Erroldaren likidazioaren arabera
- Ordaintzeko epea (gutxi gorabehera): Apirila eta Maiatza.
- Matrikula urbanoen tasa (pasabideak, terrazak eta toldo):
- Noiz: Erroldaren likidazioaren arabera.
- Ordaintzeko epea (gutxi gorabehera): Urriaren 30-etik abenduaren 30-era.
- Zaborrak, estolderia tasak:
- Noiz: Ur Patzuergoaren arabera.
- Ordaintzeko epea (gutxi gorabehera): Hiru hilabetero.
- Eraikuntza eta Obren zerga:
- Noiz: Likidazioaren arabera.
- Ordaintzeko epea (gutxi gorabehera): Likidazioaren jakinarazpenatik hilabete 1.
Likidazioak: likidazioaren jakinarazpena hartzen den egunetik hilabeteko epean.
Nork eska dezake?
Edozein zergadunek edo bere lege-ordezkariak.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
Udaletxean:
- Aurrez aurre: Ogasun sailan. Ordutegia: martitzena eta eguena, 9:00-etatik - 14:00-etara.
- Posta elektronikoz : nmarkes@lekeitio.eus edo nvergel@lekeitio.eus
Informazio gehiago 946 03 41 00
Argibideak
Non ordaindu?
Aurrez aurre:
- Udaletxean: Ogasun sailan
- Ordutegia: martitzena eta eguena , 9:00-etatik -14:00-etara.
- Ordainketa eskudirutan edo kreditu-txartela erabiliz egin daiteke.
- Banketxeen bulegoetan (ordainketa bakarrik, kontsulta ez): Kutxabank, Laboral Kutxa, BBVA, Caixabank eta Banco Santander
- Ordainagiria eraman behar da.
Kostua
Zerga edo tasaren zenbatekoa. Tramiteak ez du kostu gehigarririk.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Aurreikusitako epea: momentuan
- Legezko gehiengo epea: –
- Administrazio-isiltasunaren ondorioak: –
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- NAN edo pasaportea, edo horien ordezko nortasun agiria, edo, hala badagokio, egoitza-baimena.
- Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.
Indarraldia
Araudia aldatu arte
Ardura daukan unitatea
Diruzaintza saila