Zer da? Zertan datza?
Etxebizitza alokatzeko diru-laguntza eskatzea, urtero argitaratzen den ordenantzaren arabera.
Nork eska dezake?
Lekeition bizi diren 18-35 urte bitarteko gazteak edo euren legezko ordezkariak. Bete beharreko baldintza zehatzak urte bakoitzeko ordenantzan agertzen dira.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Urtero hilabeteko epea emango da eskaerak aurkezteko.
- Ebazpena erabaki eta jakinarazteko gehienezko epea hiru (3) hilabetekoa izango da, diru-laguntza eskaera aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Eskabide orria beteta (I. eranskina).
- a) Elkarbizitza unitateko kide diren pertsona guztien NANaren fotokopia, indarrean dagoen egoitza-txartela edo pasaportea. Adingaberik balego, Familia Liburuaren fotokopia ere eraman beharko da senidetasuna egiaztatzeko.
- b) Etxebizitzaren alokairu-kontratuan titular bat baino gehiago badago, alokairu-kontratuaren titular guztiek haietako baten alde emandako baimena, diru-laguntza beren izenean eskatzekoa (I. ERANSKINA).
- c) Bizikidetza unitateko bi pertsonako (gehienez) logela bat dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa (adibidez; alokairu kontratuari atxikitutako argazkiak).
- d) Jabetza-Erregistroaren indizeen zerbitzuak emandako ziurtagiriaren fotokopia, zeinek egiaztatu behar baitu elkarbizitza-unitateko kide guztiek betetzen dutela honako baldintza hau: jabetzako etxebizitzarik edo/eta azalera-eskubiderik eduki ez izana diru laguntza eskaera egin baino 15 egun lehenago.
- Etxebizitza baten titular-kide izanez gero, edo etxebizitzaren baten jabea izanez gero, deialdian jasotako salbuespen bat egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia. Hala nola;
- i) Herentzia kasuan, herentziaren onarpen-agiria eta etxebizitza-partaidetzaren eskritura.
- ii) Dohaintza-kasuan, dohaintza-eskritura.
- iii) Bi kasuetan partaidetza saldu izan balitz, eskualdatzearen eskritura.
- Bananduta edo dibortziatuta egonez gero, deialdian jasotako kasuren bat egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia (banantze-epaia, dibortzio-epaia, hitzarmen arauemailea, gurasoen eta seme-alaben arteko harremana egiaztatzen duen dokumentu legeztatua, konpentsazio-pentsioa edo mantenu-pentsioa…).
- e) Etxebizitzaren alokairu kontratuaren kopia, diruz lagunduko den denbora-tartea bertan sartuz. Kontratuak urtebete edo gehiagoko iraunaldia izan beharko du.
- f) Errenta aitorpena egin badute, 18 urtetik gora duten elkarbizitza-unitateko kide guztien errenta-aitorpenaren fotokopia, iragandako azken zerga-ekitaldiari dagokiona (eskabidea aurkezten den unea erreferentziatzat hartuta).
- g) Errenta aitorpena egin ez badute, hura egitetik salbuetsita egotearen ziurtagiriaren fotokopia eta iragandako azken zerga-ekitaldiari dagozkion diru-sarrerak frogatzen duen dokumentazioa (eskabidea aurkezten den unea erreferentziatzat hartuta). Diru-sarrerarik izan ezean, horrela delako adierazpena.
- h) 18 urtetik gorako elkarbizitza-unitateko kide guztiak Etxebideko etxebizitza eskatzaileen erregistro ofizialean alokairu-eskatzaile moduan inskribatuta daudela edo inskribatzea eskatu dutela egiaztatzen duen dokumentuaren kopia.
- i) Etxebizitzarako prestazio osagarririk edo antzeko diru-laguntzarik jasotzen dutela egiaztatzen duen LANBIDEren egiaztagiriaren fotokopia, 18 urtetik gorako elkarbizitza-unitateko kide guztiena.
- j) Etxebizitzan bizi diren pertsonen artean errentatzailearekin inongo lotura familiarrik ez egotearen ziurtagiria, odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino.
- k) Administrazioarekin Gizarte Segurantzan eta zergen betebeharretan (Bizkaiko Foru Aldundia) egunean egotearen ziurtagiria.
- l) Lekeitioko udalerriarekin inolako diru-zorrik ez izatearen ziurtagiria.
- m) Ordaindutako alokairuko hileko-kuotak errentatzailearen banku-korrontean sartu izanaren egiaztagiriak (ez da onartuko eskudirutan egindako ordainketarik).
- n) Diru-laguntza jasotzeko banku-korrontearen titulartasuna frogatzen duen dokumentua. Dokumentu hauetako edozeinek balio du horretarako: laburpen bankarioaren kopia, libretaren kopia, banketxeak egindako ziurtagiriak, dirulaguntza-eskabideko “Kontu-zenbakia” atalean banketxeak jarritako zigilua.
- o) Diru-laguntza emateko betebeharrak kontuan izanik, baliagarria izan daitekeen beste edozein agiri.
Onartzea
Alkateak
Ardura daukan unitatea
Idazkaritza