Zer da? Zertan datza?
Hainbat arlotan (administrazioko kontratazioan, hondakinen kudeaketa obrak egiterakoan, espazio publikoen erabilera berezia egitean, barrakak edo zirkoak jartzerakoan, eta abar) izan daitezkeen erantzukizunei aurre egiteko jarri diren fidantzak eta bermeak itzultzeko eskaera egitea.
Nork eska dezake?
Fidantza edo abala jarri duenak edo haren legezko ordezkariak.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Legezko gehienezko epea: hiru hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskabide orokorra beteta, espedientearen izena edo zenbakia zehaztuta.
Onartzea
Alkateak.
Ardura daukan unitatea
Espedientea tramitatu duen saila