Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Zergen ordainketa edozein finantza-erakundetan helbideratzea.
Nork eska dezake?
Interesa duten pertsona guztiek edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: Ogasun sailan
Ordutegia: martitzena eta eguena , 9:00-etatik - 14:00-etara.
- Posta elektronikoz: nmarkes@lekeitio.eus edo nvergel@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946034100
Kostua
Tramiteak ez du kostu gehigarririk.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
Aurreikusitako epea: posible bada, momentuan bertan.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Sujeto pasibo legez ari den pertsonaren edo erakundearen NANa edo IFZ.
- Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.
- Helbideratzeko eskaera beteta.
Onartzea
Alkateak
Ardura daukan unitatea
Diruzaintza
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Helbideratzeko eskaera jasotzea.
- Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri legez.
Geroko tramiteen laburpena
Informatika-aplikazioan alta ematea.
Oharrak
- Errolda fiskala onetsita badago, helbideratzea hurrengo urterako egingo da.
- Zergaren bat helbideratuta izanez gero, erreziboa bueltatzen bada edo saldo nahiko ez badago, Udalak helbideratze hori anulatu ahal izango du.