5.07. Ezkontza zibila Udaletxean ospatzeko baimena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Ezkontza zibila udaletxean egitea edo/eta udaletxean ospatzeaz gain udal ordezkariren batek ospatzea.

Nork eska dezake?

Udaletxean ezkondu nahi duten guztiek edo/eta udal ordezkariren batek ospatzea nahi duten bikote kideek.

INPRIMAKIAK

Zelan bideratu daiteke?

  • Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
  • Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946034100

Kostua

Bikote kideak Lekeition ez badaude erroldatuta kobratuko da. Tasa ordenantza fiskaletan agertzen da.

Tramitearen edo ebazpenaren epea

Dagokiona.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Ezkontza-ospatzeko eskari orria beteta. 
  • Testiguen NAN kopiak.

Onartzea

Alkateak

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza saila

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Erregistro Zibilaren autoa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 35/1994 Legea, abenduaren 23koa, Kode Zibilaren aldaketa arautzen duena, alkateek ezkontza zibilak  ospatu ahal izateko.
  • Justizia Ministeritzako Erregistro eta Notaritzen Zuzendaritza Orokorraren 2013ko urtarrilaren 10eko Instrukzioa, alkateak ospatu beharreko ezkontza zibilen tokiari buruzkoa.

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Eskaera jaso eta erregistratzea.
  2. Idazkaritzara igorri.
  3. Egiaztatu Areto Nagusia libre dagoela eta alkateak edo horretarako baimena duen zinegotziak ezkontza ospatu ahal duela.
  4. Interesatuei jakinarazi hori horrela dela edo bestela beharrezko aldaketak egiteko.
  5. Interesatuei jakinarazi gainerako tramite guztiak Epaitegian egin behar dituztela.
  6. Ezkontideak Lekeition erroldatuta ez badaude, dagokion tasa kobratu. Horretarako, Diruzaintzari kontu emon. Bikotekideren bat erroldatuta badago ez da kobratuko.
  7. Interesatuari jakinarazi.

Geroko tramiteen laburpena

  1. Ezkontideei eskatu lekukoen NAN fotokopiak.
  2. Epaitegitik igorritako ofizioarekin akta prestatu.
  3. Udaltzaingoari jakinarazi ezkontzaren ospakizuna bere laguntza izateko, bai udaletxean zein kalean piboteak zabaldu edo kotxeak udaletxe aurretik kentzeko.
  4. Alkateari edo dagokion zinegotziari bidali espedientea.
  5. Sinatutako aktaren ale bat artxibatu eta bestea Epaitegira bidali.

Oharrak

  1. Ezkontzak udaletxean bakarrik ospatuko dira. 
  2. Lekeitioko ordezkariek ezin dute legez ezkondu Lekeitiotik kanpo. 
  3. Ospakizunean jarri edo egin nahi diren gainerako ekintzak ezkontideen kontu eta kargupekoak izango dira: lorak, musika, dantzari, e.a.
  4. Ez da arrozik ez bestelakorik udaletxe barruan botako, ezta eskaileretan ere istripuak ekiditzeko.