4.23. Ezintasunak dituzten pertsonei banakako laguntza publikoak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Ezintasuna duten pertsonentzako banako laguntzak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumen-esparruan.

Nork eska dezake?

Barne hartzen dituen beharrizanak / hartzaileak:
Onuradunak ezintasunen bat duten pertsonak dira, 65 urtetik beherakoak beti.
Banako laguntzak honela daude sailkatuta:
  • Estimulazio goiztiarra.
  • Mugikortasuna eta komunikazioa:
    • Mugitzeko gaitasuna areagotzea: gurpil-aulkia eta gurpil-aulki elektrikoa erosi; gidatzeko baimena lortu, motoredun ibilgailua erosi eta moldatu.
    • Arkitekturako oztopoak ezabatzea: etxebizitza barrutik moldatu, etxebizitzako sarrerak, sarbideak moldatuta dituen etxebizitza erosi.
    • Inguruarekiko harremanak hobetzea: laguntza teknikoak erosi.
  • Beste batzuk: bestelako laguntza teknikoak edo fisikoak (ohe artikulatua…).

Laguntza jaso ahal izateko baldintzak:
Hauek dira baldintza orokorrak:
  • Epe barruan eta eredu ofizialaren arabera aurkeztea eskabidea.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.
  • %33tik gorako minusbaliotasun gradua izatea, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuan ezarri bezala.
  • 65 urtetik beherakoa izatea.
  • Gutxienez 5 urte igarota izatea kontzeptu beragatik laguntza eman zitzaionetik, estimulazio goiztiarrerako laguntza eskatzen denean izan ezik.
  • Balorazio eta Orientazioko Taldeak bidezkotzat ematea eskatutako laguntzaren premia.
  • Bi aurrekontu aurkeztea, bi enpresarenak, estimulazio goiztiarrerako, gidatzeko baimena lortzeko eta ibilgailua erosteko laguntza eskatzen denean izan ezik; horrelakoetan nahikoa da aurrekontu batekin.
  • Eskumena duen organoaren, hau da, Bizkaiko Foru Aldundiaren aldeko ebazpena.

INPRIMAKIAK

Eskaera-orria edo/eta ordezkapen-idatzia

Zelan bideratu daiteke?

Izapideak egiteko, beharrezkoa da ALDEZ AURRETIK HITZORDUA izatea gizarte-langilearekin.

Oinarrizko gizarte zerbitzuetan. Bulegoko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00tik a 14:00ra.

Interneten bidez (www.lea-artibai.org)

94 613 70 30 Berriatuako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 76 78 Etxebarriako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 684 29 99 Ispasterreko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 603 41 00 Lekeitioko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 90 27 Markina-Xemeingo oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 683 36 71 Ondarroako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 459 76 15 Ziortza-Bolibarko oinarrizko gizarte zerbitzuak

Posta arruntaren bidez: posta-bulegoetan, posta ziurtatu irekiaren bidez.

Informazio gehiago

94 616 85 58   Lea Artibai Amankomunazgoa

Ardura daukan unitatea

Gizarte zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Oharrak