Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Adingabearen (18 urtetik beherakoa) aitak/amak edo legezko tutoreak baimena ematea, NANarekin adingabea atzerrira bidaiatzeko, bere gurasoetako batekin edo bere guraso-agintea edo legezko tutoretza duen pertsonarekin batera ez doanean. EZ DA BEHAR ADINGABEAK PASAPORTEA BADU.
Nork eska dezake?
Adingabearen gurasoek edo legezko tutoreak.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaltzaingoaren bulegoetan aurrez-aurre: astelehenetik igandera 8:00etatik 22:00etara.
Zalantzetarako telefonoa: 946 84 20 00
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Aurreikusitako epea: posible denean unean bertan.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskabide arrunta beteta.
- Eskatzailea eta adingabearen NAN originalak.
- Familia-liburu originala.
- Bidezkoa bada, adingabearen guraso-agintea edo legezko tutoretza ezartzen duen epai originala.
Onartzea
Alkatetza
Indarraldia
Baimenaren iraupena 90 egunekoa da
Ardura daukan unitatea
Udaltzaingoa
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso eta dokumentazioa egiaztatzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Baimena egin eta eskatzaileari ematea.
- Talde handiak direnean, ikastetxeetako bidaiak adibidez, adingabeek dokumentuak ikastetxera eramango dituzte, eta denak batzen direnean, irakasleak-arduradunak Udaltzaingora eroango ditu. Dokumentua egiten denean, gurasoak pasatu behar dira Udaltzaingoaren bulegotik, baimena sinatzera. Sinatu ondoren kopia bat emango zaie gurasoei.
Oharrak
Baimenaren kopia bat Udaltzaingoak gordeko du.