4.20. Laguntza Psikologiko zerbitzua

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Zerbitzu horiek bere osotasunean ekiten diete gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzean, arlo psikosozialeko esku-hartzean eta, hala badagokio, esku-hartze terapeutikoan dauden premiei, baita aholkularitza soziojuridikoko premiei ere, tratu txarren egoeren eta sexu-askatasunaren aurka egon litezkeen ekintzen ondoriozkoak direnei, edozein izanik ere horiek gertatu diren eremua. 

Esku-hartze horiek: 
  • Hala biktimei –bikoteak edo bikote ohiak eragindako indarkeriaren kasuan, erasoa jasan duen pertsonaren guraso-ahala, zaintza eta jagoletzaren pean dauden seme-alabak ere zuzeneko biktima direla ulertuz– nola erasotzaileei daude zuzenduta. 
  • Eta bi kasuetan genero-ikuspegitik eta indarkeriaren biktima diren emakumeen ahalduntzea bultzatzen duen ikuspegiarekin egiten dira. 

Honako helburu hauek ditu: 
  • a) Biktimak babestea. 
  • b) Biktimei, eta haiekin bizi ohi diren beste pertsona batzuei, tratu txarren edo beren sexu-askatasunaren aurkako ekintzaren ondorioz pairatutako kalte traumatikotik errekuperatzen laguntzea. 
  • c) Emozionalki errekuperatzen laguntzea, baita autoestimua hobetzen ere, distantzia jarriz eta eraso-tzaileengandik urruntzeari aurre egiteko nahiz etorkizunean sor litezkeen eraso-saialdiei aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasunak hartuz edo garatuz. 
  • d) Erasotzaileari tratamendu bat ahalbidetzea, bere portaera erasokorra desagerraraztea edo eustea ahalbidetuko duena. 
  • e) Erasotzaileari laguntzea tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen sorburu izan diren alderdiei buruzko kontzientzia hartzen eta beharrezkoak diren gaitasunak garatzen bere portaera aldatzeko, etorkizuneko gertaerak saihesteko eta, hala badagokio, familia-edo bizikidetza-nukleoaren urruntzea errespetatzeko. 
  • f) Laguntza soziojuridikoa emateko zerbitzu baten bitartez tratu txarren eta sexu-erasoen kasuetatik eratorritako gatazka prebenitu eta arintzea.

Nork eska dezake?

  • a) Tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen biktima izatea. 
  • b) Tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen egile izatea.
Adin-mugarik gabe.

INPRIMAKIAK

Eskaera-orria edo/eta ordezkapen-idatzia

Zelan bideratu daiteke?

Izapideak egiteko, beharrezkoa da ALDEZ AURRETIK HITZORDUA izatea gizarte-langilearekin.

Oinarrizko gizarte zerbitzuetan. Bulegoko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00tik a 14:00ra.

Interneten bidez (www.lea-artibai.org)

94 613 70 30 Berriatuako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 76 78 Etxebarriako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 684 29 99 Ispasterreko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 603 41 00 Lekeitioko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 90 27 Markina-Xemeingo oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 683 36 71 Ondarroako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 459 76 15 Ziortza-Bolibarko oinarrizko gizarte zerbitzuak

Posta arruntaren bidez: posta-bulegoetan, posta ziurtatu irekiaren bidez.

Kostua

Doakoa da.

Onartzea

Bizkaiko Foru Aldundia

Informazio gehiago

94 616 85 58 Lea Artibai Amankomunazgoa

Ardura daukan unitatea

Gizarte zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Oharrak