6.12. Kirol instalazioak erabiltzeko erreserbak egitea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Kirol instalazioak erabiltzeko erreserba egitea: frontoia, futbitoko kantxa, sauna, terma, squatxa, etab.

Nork eska dezake?

  • Interesa duten pertsona guztiek.
  • 16 urtetik beherakoak gimnasioan sartzeko euren gurasoen edo arduradunen baimena behar dute.

INPRIMAKIAK

Zelan bideratu daiteke?

  • Kiroldegian aurrez-aurre: Astelehenetik barikura 8:00etatik 22:00etara
    • Neguan:
      • Zapatuetan: 9:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 20:00etara.
      • Domeka eta jai egunetan: 9:00etatik 13:30etara
    • Udan:
      • Zapatuetan eta domeketan: 9:00etatik 14:00etara
      • Jai egunetan: zarratuta

Zalantzetarako telefonoa: 946243005 edo kiroldegia@lekeitio.eus 

Kostua

Indarrean dauden udal ordenantza fiskalen arabera.

Tramitearen edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: posible bada, momentuan bertan egiten da erreserba.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Futbol zelaia edo atletismo pista erabiltzeko, eskari orriak bete behar dira. Beste guztietarako ezer ez.

Ardura daukan unitatea

Kirol zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Txanda eskatzea.
  2. Instalazioa libre dagoela ziurtatzea.
  3. Instalazioa erreserbatzea.
  4. Dagokiona kobratzea (erabiltzen den egunean). 

Oharrak

  • 48 orduko aurretiagaz baino ezin daiteke erreserbarik egin (aurretik ez), kirol taldeak ez badira.
  • Ordainketa instalazioa erabiltzen den egunean egiten da.