Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Hiru eduki ezberdin:
- a) Prozedura zehatz baten tramitazio-egoerari buruzko informazioa eskatzea.
- b) Espediente horretan jasota dauden dokumentuen kopiak eskatzea.
Nork eska dezake?
Prozedura zehatz baten, legez interesdun diren pertsonek edo euren legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946034100
Kostua
- Udalak hartzen du bere gain informazioa ematearen kostua. Baita entzunaldi-, alegazio- eta helegite-tramiteak betetzen laguntzea.
- Kopiak eskuratzearen kostua, udal ordenantza fiskalen arabera.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Dagokion sailaren aukeren arabera, posible denean, momentuan bertan ematen da informazioa.
- Kopiak egiteko aurreikusitako epea: bolumenaren arabera.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Interesdun izatea adierazten duten dokumentuak.
Ardura daukan unitatea
Dagokiona kasu bakoitzean.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Interesdun Mota
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
Interesatuaren eskaria dagokion sailera bideratu ondoren:
- a) Tramitazio egoerari buruzko informazioa ematea.
- b) Eskatu diren dokumentuen kopiak egin eta interesatuari ematea.
Oharrak
- Pertsona guztiak dira interesdunak hirigintza- eta ingurumen-gaietan.
- Tramitatze-prozedurak dira, ez amaitutako prozedurak, eta 39/2015 Legeak araupetzen du.