5.12. Galdutako edo aurkitutako gauzak erreklamatzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Galdutako gauzak entregatu edo berreskuratzeko eskaera egitea.

Nork eska dezake?

Gauzak galdu edo aurkitu duten adinez nagusiak.

Zelan bideratu daiteke?

  • Udaltzaingoaren bulegoetan aurrez-aurre: astelehenetik igandera 8:00etatik 22:00etara.
Zalantzetarako telefonoa: 946842000

Kostua

Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.

Tramitearen edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: posible denean unean bertan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Entregatzeko: Aurkitutako objektua, besterik ez.

Berreskuratzeko:
  • NANa, gidabaimena edo pasaportea.
  • Berreskuratu nahi duen jabetza frogatzeko agiria, baldin badago.

Onartzea

Alkateak

Ardura daukan unitatea

Udaltzaingoa

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Jabetza egiaztatzen duen dokumentua

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Kode Zibila: 614-616 artikuluak.
  • Zigor Kodea: 253. artikulua.

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Udaltzainek interesatuaren datuak jasotzea.

Geroko tramiteen laburpena

Entregatzeko: Agiria artxibatu eta objektua entregatu.
Berreskuratzeko: Berreskuratu nahi den objektua existitzen dela egiaztatzeko agiriak aztertu eta titulartasunari buruz ebatzi.
Interesdunarekin harremanetan jarri entregurako, hala badagokio.

Oharrak

Kode Zibileko 615. artikulua
Norbaitek altxorraz bestelako gauza higigarri bat aurkitzen badu, hori itzuli behar dio aurreko edukitzaileari. Edukitzailea ez bada ezaguna, aurkikuntza zein herritan gertatu eta herri horretako alkatearen zainpean utzi beharko da berehala.

Alkateak ohiko moduan argitaratuko du aurkikuntza, elkarren segidako bi igandetan. Gauza higigarria ezin bada artatu narriadurarik eragin gabe edo horren balioa nabariro gutxitzen duten gastuak egin gabe, eta bigarren iragarkia egin denetik zortzi egun igaro eta jabea ez bada agertu, gauza hori jendaurreko enkantean saldu eta horren prezioa gordailuan jarriko da.

Bigarren argitalpenetik bi urte igaro eta gero, ez bada jabea agertu, aurkitutako gauza edo horren balioa adjudikatuko zaio aurkitu duenari. 

Zigor Kodeko 253. artikulua
Hiru hilabetetik sei arteko isuna ezarriko zaie, irabaziak lortzeko asmoz, galdutako gauzez edo jabe ezagunik ez dutenez jabetzen direnei, baldin eta bi kasu horietan gauzaren balioa 400 eurokoa baino gehiagokoa bada. Gauzok arte-, historia-, kultura- edo zientzia-balioa badute, espetxealdi-zigorra sei hilabetetik bi urte artekoa izango da.