4.04. Zaintzaileei laguntzeko zerbitzua

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Zerbitzu honek mendetasun-arriskuan edo mendetasun-egoeran dauden pertsonei gizarte- eta familia-arloko babesa emateko sarea osatzen duten zaintzaileei aukera ematen die zaintzarako eta norberaren zaintzarako jakintzak, jarrerak eta trebetasunak eskuratzeko. Honako helburu hauek ditu: 
  • a) Zaintzaileek eskainitako zainketen kalitatearen hobekuntza bultzatzea. 
  • b) Zaintzaile nagusien bizi-kalitatearen hobekuntza bultzatzea. 
  • c) Beste zaintzaile batzuen erantzunkidetasuna bultzatzea. 
  • d) Zaintzarako eta norberaren zaintzarako jakintzak, jarrerak eta trebetasunak eskuratzeko aukera ematea.

Nork eska dezake?

Mendetasun-arriskuan edo mendetasun-egoeran dauden zaintzaile ez-profesionalak, zaintzaile nagusiak diren edo ez eta ahaideak diren edo ez kontuan izan gabe.

INPRIMAKIAK

Eskaera-orria edo/eta ordezkapen-idatzia

Zelan bideratu daiteke?

Izapideak egiteko, beharrezkoa da ALDEZ AURRETIK HITZORDUA izatea gizarte-langilearekin.
  • Oinarrizko gizarte zerbitzuetan. Bulegoko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00tik a 14:00ra.
94 613 70 30 Berriatuako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 76 78 Etxebarriako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 684 29 99 Ispasterreko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 603 41 00 Lekeitioko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 90 27 Markina-Xemeingo oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 683 36 71 Ondarroako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 459 76 15 Ziortza-Bolibarko oinarrizko gizarte zerbitzuak
  • Posta arruntaren bidez: posta-bulegoetan, posta ziurtatu irekiaren bidez

Kostua

Doan.

Onartzea

Lea Artibai Amankomunazgoak

Informazio gehiago

94 616 85 58   Lea Artibai Amankomunazgoa

Ardura daukan unitatea

Gizarte zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Eskaera gauzatu.
  2. Egoera baloratu
  3. Ebazpena.