6.08. Kirol instalazioak erabiltzeko abonatu egitea (alta)

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Kirol instalazioak erabili ahal izateko abonatu egitea edo alta ematea.

Nork eska dezake?

Interesa duten pertsona guztiek.

INPRIMAKIAK

Zelan bideratu daiteke?

  • Kiroldegian aurrez-aurre: Astelehenetik barikura 8:00etatik 22:00etara

    • Neguan:
      • Zapatuetan: 9:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 20:00etara.
      • Domeka eta jai egunetan: 9:00etatik 13:30etara
    • Udan:
      • Zapatuetan eta domeketan: 9:00etatik 14:00etara
      • Jai egunetan: zarratuta

Zalantzetarako telefonoa: 946243005 edo kiroldegia@lekeitio.eus 

Kostua

Indarrean dauden udal ordenantza fiskalen arabera.

Tramitearen edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: posible bada, momentuan bertan ematen da alta (astelehenetik barikura).  Asteburuetan informazioa ematen da eta dokumentuak jasotzen dira baina ez da altarik gauzatzen.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Izena emateko orria beteta. 
  • BAKARKAKO ABONATUA:
    • Duela gutxiko argazki bat
    • NAN edo parekoaren kopia
    • Banku eragiketetarako identifikazio datuen agiria
  • FAMILIKO ABONATUAK:
    • Familikide guztien duela gutxiko argazki bat
    • Familikide guztien NAN edo parekoaren kopia
    • Sendi liburuaren kopia
    • Banku eragiketetarako identifikazio datuen agiria
    • Famili kideren batek 20 urtetik 25era izanik, ikasten jarraitzen duen edota Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena eman izanaren ziurtagiria.

Ardura daukan unitatea

Kirol zerbitzuak

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Eskaera jasotzea eta aurkeztutako dokumentazioa aztertu.
  2. Dokumenturik falta bada abonatuari eskatzen zaio.
  3. Bakarkako abonatuari edo familiarikoari alta eman. 
  4. Abonatuak ordainketa agiria sinatu (SEPA), kiroldegiko harreran jasotako agiriarekin bankuan ordainketa egin denaren agiria ekarri edo bankuko txartelarekin momentuan bertan ordainketa burutu.
  5. Txartela edo txartelak egin eta abonatuari/ei eman.

Oharrak

  • Lekeitiar moduan abonatu egiteko hiru hilabeteko aintzinatasuna izan behar da (familien kasuan, kide guztiek bete behar dute baldintza hau).
  • Abonatu txartela hile beterako, 3 hile beterako, 6 hile beterako edo urte osorako egin daiteke (udaldian 15 egunerako ere).