Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Pertsonen egoera soziala, osasun-egoera eta beren ingurunearena ebaluatzea dago honetan, bai eta pertsona horien mendetasun-gradua zehaztea eta pertsona horiek, beren egoeraren arabera, zerbitzu eta prestazio egokienetara bideratzea ere.
Mendekotasunaren ebaluazioa Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio baina eskabidea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik bideratu behar da.
Mendetasun-graduaren eta -mailaren arabera, zerbitzu eta prestazio batzuetara edo beste batzuetarako eskubidea izango du onuradunak.
Nork eska dezake?
Edozein pertsona, nagusi zein ume, uste badu mendetasun-egoeran edo arrisku egoeran dagoela.
Zein pertsona dago mendetasun-egoeran? Mendetasuna egoera iraunkor bat da eta, egoera horretan, adinaren, gaixotasunaren edota ezintasunaren ondorioz autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsoriala faltan edo guztiz galduta izateagatik, pertsona batzuek beste pertsona baten edo batzuen laguntza edo laguntza handiak behar dituzte eguneroko bizitzan oinarrizko jarduerak egiteko.
INPRIMAKIAK
Eskaera-orria
edo/eta
ordezkapen-idatzia
Zelan bideratu daiteke?
Izapideak egiteko, beharrezkoa da ALDEZ AURRETIK HITZORDUA izatea gizarte-langilearekin.
Oinarrizko gizarte zerbitzuetan. Bulegoko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00tik a 14:00ra.
94 613 70 30 Berriatuako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 76 78 Etxebarriako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 684 29 99 Ispasterreko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 603 41 00 Lekeitioko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 90 27 Markina-Xemeingo oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 683 36 71 Ondarroako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 459 76 15 Ziortza-Bolibarko oinarrizko gizarte zerbitzuak
Posta arruntaren bidez: posta-bulegoetan, posta ziurtatu irekiaren bidez.
Kostua
Doakoa da.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Gehienezko epea: sei hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Gehienezko epea: sei hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoak.
Onartzea
Bizkaiko Foru Aldundia
Informazio gehiago
94 616 85 58 Lea Artibai Amankomunazgoa
Ardura daukan unitatea
Gizarte Zerbitzuak eta Bizkaiko Foru Aldundia
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Erroldatze-ziurtagiria
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Osasun txostena
- Menpekotasun mailaren ebazpena, berrikuspena eskatzekotan