Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Lekeitioko Udal Artxiboan dagoen dokumentazioa kontsultatzeko eskaria egitea.
Nork eska dezake?
Interesa duten pertsona guztiek edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: artxiboa@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946034122
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
Posible denean, momentuan bertan atenditzen da egin beharreko kontsulta. Bestela, eskari motaren arabera.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Kontsulta arruntetarako normalean ezer ez.
Onartzea
Alkateak
Ardura daukan unitatea
Idazkaritza
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Artxibo Teknikariak eskaera jasotzea.
- Eskatu den dokumentazioa ikus daitekeela ziurtatzea (legeek ezartzen dituzten mugen arabera).
- Dagokion bilaketa egitea.
- Eskatutako dokumentua interesatuari kontsultatzen uztea.
Geroko tramiteen laburpena
- Dokumentua bere tokian gordetzea.
- Kontsulta erregistratzea.
Oharrak
- Artxibo teknikaria ez dagoenetan ezin da artxiboan kontsultarik egin.
- Komenigarria da Lekeitioko Udal Artxibora joan baino lehen artxibo teknikariarekin kontaktuan ipintzea.
- Ikartzaileek, ikertzaile-fitxa bete beharko dute (identifikatu eta egiten ari diren lanaren izaera azaltzeko).