Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Gizarte-larrialdietarako laguntzak gastu berezi batzuk egiteko behar beste baliabide ez duten pertsonei laguntzean datza.
Gastu horiek gizarte bazterkeriarik ez izateko edo bazterkeriaren ondorioak arintzeko izango dira. Izaera subsidiarioa dute, eta jasotzen ari den beste gizarte prestazio batzuen osagarri izan ahal dira.
Nork eska dezake?
Gizarte-bazterkeriaren egoerak prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko beharrezko diren gastu espezifikoei – ohikoak zein apartekoak – aurre egiteko behar beste baliabide ez duten pertsonak.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
Izapideak egiteko, beharrezkoa da ALDEZ AURRETIK HITZORDUA izatea gizarte-langilearekin.
Oinarrizko gizarte zerbitzuetan. Bulegoko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00tik a 14:00ra.
94 613 70 30 Berriatuako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 76 78 Etxebarriako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 684 29 99 Ispasterreko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 603 41 00 Lekeitioko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 90 27 Markina-Xemeingo oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 683 36 71 Ondarroako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 459 76 15 Ziortza-Bolibarko oinarrizko gizarte zerbitzuak
Posta arruntaren bidez: posta-bulegoetan, posta ziurtatu irekiaren bidez.
Argibideak
Agiri osagarriak:
Gainontzeko dokumentazioa
Kostua
Doakoa da.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Gehienezko epea: bi hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskaera-orria edo/eta ordezkapen-idatzia
- Eskatzailearen eta bizikidetza-unitateko kide guztien identitate-egiaztagiriaren fotokopia.
- Araudian jasotako errolda-epea betetzen ez bada, lehenago bizi izandako EAEko udalerri guztiek emandako errolda-epearen egiaztagiria.
Onartzea
Lea Artibai Amankomunazgoa
Informazio gehiago
94 616 85 58 Lea Artibai Amankomunazgoa.
Ardura daukan unitatea
Gizarte zerbitzuak
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Erroldatze-ziurtagiria
- Besteak
- Atzeratutako zorraren egiaztatze dokumentua
- Familia unitatearen egiaztatze dokumentua
- Diru sarreren frogagiria