Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Atsedenaldi zerbitzu bat da, Menpekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten senideentzako .
Honako atseden-orduak eskeitzen dira gehienez:
- 2 ordu/astero, egutegi eta ordutegi finkoan.
- 12 ordutik/hiruhilerokoero, aukeran, astelehentik igandera eta 08:00etatik 21:00etara.
Nork eska dezake?
Etxez etxeko laguntza zerbitzuan daudenak, beti ere, II. edo III. mailako menpekotasun egoeran dauden pertsonak zaindu edo haiekin bizi diren senideentzat. Menpekotasuna Bizkaiako Foru Aldundiak onartua izan behar du eta familia inguruneko zainketarako prestazio ekonomikoaren onuradunak izan behar dute
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua. Hitzarmena
Tramitearen edo ebazpenaren epea
Zerbitzuaren premiaren arabera
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Solicitud. Eskaera-orria
- Menpekotasun ziurtagiriaren fotokopia.
- Banakako Laguntzaren Planaren fotokopia.
- Menpekotasuna duen pertsonaren eta zaintzailearen NAN fotokopiak.
- Errolda ziurtagiria.
Onartzea
Udala eta Caritasekoen arteko kordinazioan.
Indarraldia
Baja eman arte.
Ardura daukan unitatea
Gizarte Zerbitzuak