4.02. Etxeko laguntza Zerbitzua

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Laguntza- eta prebentzio-izaerako zerbitzu bat da, eta mendetasun-egoeran edo mendetasun-arriskuan dagoen erabiltzaileari bere bizilekuan jarraitzen laguntzea, bizilekuan bertan moldatzeko eta ingurune komunitarioan integratzeko aukera emango dion etxeko arretarako eta arreta pertsonalerako laguntza bat eskaintzea eta, era horretan, isolamendu-egoerak saihestea du xede. Arreta pertsonala jasotzen dutenek edo mendetasun-arriskuan daudenek soilik lortu ahal izango dute etxeko arreta.

Nork eska dezake?

Mendetasun-egoeran edo mendetasun-arriskuan dauden pertsonak.
Adin-mugarik gabe.
Zerbitzua eskatu deneko bizilekuan erroldatuta egotea eskaera-egunean eta udalerri berean erroldatuta jarraitu beharko dute.

INPRIMAKIAK

Eskaera-orria edo/eta ordezkapen-idatzia

Zelan bideratu daiteke?

Izapideak egiteko, beharrezkoa da ALDEZ AURRETIK HITZORDUA izatea gizarte-langilearekin.
  • Oinarrizko gizarte zerbitzuetan. Bulegoko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00tik a 14:00ra.
94 613 70 30 Berriatuako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 76 78 Etxebarriako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 684 29 99 Ispasterko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 603 41 00 Lekeitioko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 90 27 Markina-Xemeingo oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 683 36 71 Ondarroako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 459 76 15 Ziortza-Bolibarko oinarrizko gizarte zerbitzuak
  • Posta arruntaren bidez: posta-bulegoetan, posta ziurtatu irekiaren bidez.

Kostua

Baterako ordainketari lotutako zerbitzua, bakoitzaren ahalmen ekonomikoen arabera (kopagoa).

Tramitearen edo ebazpenaren epea

  • Gehienezko epea: bi hilabete
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  1. Eskaera-orria edo/eta ordezkapen-idatzia
  2. Pertsona eskatzailearen NANaren fotokopia edo identifikatzeko balio duen edozein agiri baliokiderena. (Bizikidetza unitateko guztienak).
  3. Ezgaitasun judiziala gertatu den kasuetan, tutorea izendatzen duen ziurtagiria.
  4. Familia-liburua, familia-unitatean 18 urtetik beherakoak daudenean.
  5. Menpekotasun-baliospena onesten duen foru-aginduaren fotokopia.
  6. Familiaren errolda-egiaztagiria (ofizioz erantsiko da).
  7. Eskatzailearen eta bizikidetza unitateko partaideen datu ekonomikoak lortzeko baimena.

Onartzea

Lea Artibai Amankomunazgoa

Ardura daukan unitatea

Lea Artibai Amankomunazgoa

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Egotekotan interesdunaren ezgaitasuna frogatzen duen dokumentua
  • Menpekotasun mailaren erabakia
  • Osasun txostena
  • Diru sarreren frogagiria

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Lea Artibai Amankomunazgoko ELZko erreglamendua.

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Eskaera gauzatu.
  2. Egoera baloratu
  3. Ordaindu beharreko kuotaren kalkulua egin
  4. Ebazpena.

Geroko tramiteen laburpena

  • Zerbitzuaren aldiroko jarraipena eta balorazioa.

Oharrak

  • Etxeko laguntza- zerbitzuaren osagarri, medikazioaren erabilera hobetzeko programa bat ere badago, Farmazien elkargoaz hitzartuta.