Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Honako hauek burutu ahal izateko baimena:
- Eraikin berriak eraikitzeko obrak.
- Existitzen diren eraikinak handitzeko obrak.
- Existitzen diren eraikinak edota lokalak aldatu edo berritzeko obrak, egiturari, arkitektura-itxurari edo kanpoko itxurari eragiten dietenak.
- Existitzen diren eraikinak birgaitzeko obrak, helburua zati bat edo osorik eraldatzea bada bere arkitektura balioetara egokitzeko eta bizigarritasun edo erabilera baldintzak hobetzeko.
- Existitzen diren eraikinen zati bat edo eraikin osoa eraisteko obrak.
- Existitzen diren eraikinetan instalazio komunak (igogailuak, berokuntza zentralizatua, galdara gelak, suteen aurkako instalazioak): berriak ezarri, handitu, aldatu edo berritzeko obrak.
- Industria instalazioak: berriak egiteko, handitzeko, aldatzeko edo berritzeko obrak.
- Lurrak mugitzeko (metro bat baino gehiagoko rasante aldaketetan).
Nork eska dezake?
Interesa duten pertsona guztiek edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
- Zalantzetarako telefonoa: 946034100
Kostua
Aurrekontuaren %6ª, BEZik gabe (zerga %5 + tasa%1).
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aldekoa, beti ere hirigintza- edo lurralde-antolamentuarekin bat etorriz gero.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskabide arrunta beteta.
- Teknikari eskudunak idatzitako proiektua. Ale bat (edo eskaera motaren arabera behar direnak) paperean eta beste bat euskarri digitalean (PDF formatuan eta CD batean jasota), editatzeko moduko formatuetan (Word, CAD...).
- Lizentzia oinarrizko proiektuaren edo exekuzio-proiektuaren gainean emango da, eta teknikari eskudunak proiektu hori sinatu beharko du.
- Egoeraren araberako legeriak eskatutako baimenak (lurzoruaren kalitatea, errepideak...).
- Sustatzaileak eraikuntzaren eta etxebizitzaren estatistika-dokumentua bete beharko du (esteka), Udalak gerora Eusko Jaurlaritzari igor diezaion.
Onartzea
Alkatetzak
Indarraldia
Ebazpenak berak ezartzen dituen epeak
Ardura daukan unitatea
Hirigintza saila
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Jabetza eskritura
- Aldamio eta garabientzako ziurtagiri teknikoa
- Ordainagiria
- Partzelazio Lizentzia
- Txostena
- Beste administrazio batzuen konkurrentziaren ondorioz emandako baimena
- Planoa 1:250 eskalan
- Oraingo egoeraren Planoak
- Baldintza-agiria.
- Obretako materialak erabiltzearen aurrekontua
- Oinarrizko eta exekuzio proiektua
- Erantzukizun Zibileko Asegurua.
- Segurtasun eta garbitasun baldintzak betetzen dituen egiaztagiria
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
- Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri legez.
- Espedientea hirigintza sailera bidaltzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Eskaera eta proiektua ikustea eta aztertzea, hirigintza-araudira egokitzen dela egiaztatuz. Ukitutako beste herri-administrazio batzuek txostena bidaltzea nahitaezkoa izanez gero, horien eskaera egin izanaren jakinarazpena.
- Txosten teknikoa egitea.
- Ebazpena ematea eta diruzaintzara bidaltzea likidazioa egiteko.
- Eskatzaileari jakinaraztea.
Oharrak
Kasu batzuetan, beste administrazio batzuen txostena eskuratzea nahitaezkoa da. Txosten horiek Udalak eskuratuko ditu, interesatuak berak egin ez badu.
Lotutako izapideak:
- Obrak egiteko beste elementu lagungarriak erabili behar izanez gero begiratu 3.4 tramitea (aldamioak, edukiontziak, karga-jasogailuak, plataforma jasotzaileak, garabiak, hesiak, siloak eta obrako beste elementu osagarri batzuk bide publikoan).
- Lehen erabilerako lizentzia (Begiratu 3.5 tramitea).
Ofizioz egiaztatuko da, higiezina Katastroan alta emanda dagoela. Horrela ez bada, alta ofizioz izapidetuko da.