Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Eremu publikoan, kaleko salmenta egiteko baimena eskatzea.
Salmenta motak:
- a) Ateako eguaztenetako merkatu txikia.
- b) Noizbehinkako salmenta (azokak, ospakizun bereziak, jaiak).
- c) Moilako artisautza salmenta: Aste Santuan eta udako jai egun eta jai bezperetan (ekainaren 15etik abuztuaren 31ra).
Nork eska dezake?
Interesa duten pertsona fisiko zein juridiko guztiek edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946034100
Kostua
Indarrean dauden udal ordenantza fiskalen arabera.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskabide arrunta beteta.
- Instalazioei eta salgaiei buruzko azalpena.
- Eskatzaileen NAN edo IFKren fotokopia.
- Ekonomia jardueren gaineko zergaren alta eta azkeneko ordainagiria.
- Gizarte Segurantzako kotizazioen alta eta azkeneko ordainagiria.
- Lege nortasuna dutenen kasuan, enpresa eraketaren agiria, Merkatal Erroldan behar bezala izena eman ondoren.
- Janari-edariei dagokienez, janari erabiltzailearen txartela, legeak eskatzen duen kasuetan.
- Jarduera horretarako langilerik izanez gero, lan-harremana egiaztatzen duten agiriak.
- Jaubearen izenean aritzeko, baimena dutenen nortasuna egiaztatzen duten agiriak.
- Erantzukizun zibileko aseguru-poliza, jarduerak sortu ahal dituen kalteak estaltzeko.
- Hala dagokionean, fidantza utzi izanaren agiria.
Onartzea
Alkateak
Ardura daukan unitatea
Idazkaritza saila
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Besteak
- Ordainagiria
- JEZ-en alta ematea frogatzen duen dokumentua
- Gizarte Segurantza ziurtagiria
- Ardura adierazpena
- Ibilgailuaren zirkulazio baimena
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
- Espedientea idazkaritza sailera bidaltzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Idazkaritza arloak dagokion txostena ematea.
- Ebazpena ematea.
- Jakinaraztea eskatzaileari, udaltzaingoari, merkatu plazako arduradunari eta kontuhartzaileari.
Oharrak
Berezitasunak:
- a) Ateako eguaztenetako merkatu txikia. Baldintza-agiri orokorra argitaratzen da epealdia amaitu ondoren, interesatuen zerrenda bat osatzeko hutsuneak estaltzeko. Gainerako interesatu guztiekin zerrenda bat osotzen da epealdian libre geratu ahal diren salpostuak adjudikatzeko. Ordezkapenak egiteko orduan, genero aniztasuna saltzeko aukera egotea hobesten da.
- b) Noizbehinkako salmenta (azokak, ospakizun bereziak, jaiak). Kasuan kasukoa aztertzen da.
- c) Moilako artisautza salmenta. Baldintza-agiria argitaratzen da urtero martxo aldera, interesatuen zerrenda osatzeko. Saltzen diren gauzak berak artisauak egindakoak izan behar dira.