5.04. Alkatearekin egoteko hitzordua

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Hala eskatzen duten herritarrei, alkatearekin egoteko hitzordua zehaztea.

Nork eska dezake?

Interesa duten pertsona guztiek edo legezko ordezkariek.

INPRIMAKIAK

Zelan bideratu daiteke?

  • Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
  • Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus   
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00

Kostua

Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.

Tramitearen edo ebazpenaren epea

Posible denean momentuan bertan emango da hitzordua. Bestela, deituko zaio interesatuari.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Normalean ezer ez.

Onartzea

Alkateak

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen 7/1985 Legearen 69. artikulua. 
  • Herri-administrazioen administrazio-prozedura erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 13. artikulua. 
  • Herritarren parte hartzerako ordenantza (BAO 94 /2017/05/18).

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Eskaria alkatearen idazkariari bideratzea.
  2. Idazkariak interesatuarekin berba egitea eta ondoren alkateari eskariaren barri ematea. Ezinbestekoa da interesatuak idazkariari gaiaren berri ematea, alkateak jakin dezan espedienteren bat begiratu behar duen, teknikoren batekin hitz egin behar duen ala teknikoren batek ere bileran parte hartu behar duen. 
  3. Alkatearen agenda begiratu ondoren, idazkariak interesatuari hitzorduaren berri ematea.