Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Obra txikia egiteko baimena eskatzea (obra handitzat jotzen ez direnak):
- Barrualdeak eraberritzeko obrak, behegaina, sabai edo paramentoen konponketa-lanak edo berritze-lanak (barnealdea pintatzea barne) egitea, barneko eremuen banaketari edo kanpoko fatxadei eraginik egin gabe.
- Kanpoko ateak eta leihoak aldatzea (inola ere balkoiak zarratzea), lehengo ezaugarri guztiak mantenduz.
- Segurtasun-baldintza orokorrei edo sare nagusietako hartuneei eragiten ez dieten instalazioak konpontzea edo berritzea.
- Teilak aldatzea, aldamioak instalatu gabe. Teilatua eraberritzeko lanek ez dute teilatuaren egitura eta/edo banaketa aldatzea ekarriko.
- Fatxadak pintatzea, aldamioak instalatu gabe.
- Erreteilak aldatzea.
- Barruko ateak eta leihoak eta higiene-elementuak aldatzea (bainuontzia, komuna, bidea, konketa).
- Hesiak jartzea eta finka eta orubeak zarratzea.
- Toldoak eta markesinak instalatzea.
- Jatorrizko lurrarekiko metro batetik beherako goibeheak eragiten dituzten desnibelak.
- Eraikuntza edo instalazioetako putzu septiko edo saneamendu sareei dagozkien lanak.
- Lurrak mugitzea (metro bat baino gutxiagoko rasante aldaketetan).
Halaber, baldintza hauek bete beharko dira:
- Eraikinaren egitura egurrezkoa ez izatea.
- Eraikinaren egiturari ez eragitea.
- Eraikinaren fatxada edota estalkiko itxituraren osaerari ez eragitea.
- Etxebizitzaren/lokalaren/eraikinaren bolumen edo azalera eraikia ez handitzea.
- Eraikinaren edo honen zati baten erabilera ez aldatzea.
- Igogailu, berokuntza zentralizatu, galdara areto eta abar bezalako instalazio finkoetan aldaketarik ez egitea.
- Sute kasuetarako dauden babes eta ebakuazioko elementuei ez eragitea: eskailerako nukleoak, independentzia-atondoak, e.a.
- Urbanizazio lanik ez ekartzea.
Nork eska dezake?
Interesa duten pertsona guztiek edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
- Zalantzetarako telefonoa: 946034100
Kostua
Aurrekontuaren %6ª, BEZik gabe (zerga %5 + tasa%1)
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aldekoa, betiere hirigintzako edo lurraldeko antolamenduarekin bat badator.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Lanak egiteko eskabidea beteta.
- Aurrekontua, partida ezberdinen arabera zehaztutakoa.
- Lurzoru urbanizaezinean egin behar bada lana, honen katastroko ziurtagiria edo katastroko erreferentzi-zenbakia, eta lanaren kokapena planoan.
- Hormaren bat aldatu behar bada, gaur eguneko eta aldaketako oin planoak.
- Behar izanez gero, obra proiektoa.
Onartzea
Alkatetzak
Indarraldia
Ebazpenak berak ezartzen dituen epeak
Ardura daukan unitatea
Hirigintza saila
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Argazkia
- Txostena
- Oraingo egoeraren Planoak
- Obretako materialak erabiltzearen aurrekontua
- Oinarrizko eta exekuzio proiektua
- Segurtasun eta garbitasun baldintzak betetzen dituen egiaztagiria
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
- Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri legez.
- Espedientea hirigintza sailera bidaltzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Dokumentazioa aztertu era txosten teknikoa egitea.
- Ebazpena ematea.
- Diruzaintza arlora igortzea, likidazioa bidal dezan.
- Pertsona interesdunari jakinaraztea.
Oharrak
Obra txiki batzuk, bere garrantziagatik, proiektua egitea beharko dute.
Lotutako izapideak:
- Obrak egiteko beste elementu lagungarriak erabili behar izanez gero begiratu 3.4 tramitea (aldamioak, edukiontziak, karga-jasogailuak, plataforma jasotzaileak, garabiak, hesiak, siloak eta obrako beste elementu osagarri batzuk bide publikoan).
- Lehen erabilerako lizentzia (Begiratu 3.5 tramitea).
Ofizioz egiaztatuko da, higiezina Katastroan alta emanda dagoela. Horrela ez bada, alta ofizioz izapidetuko da.