3.13. Instalazio desmuntagarriak ipintzeko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Eremu publikoan barrakak, zirkoak, etab. instalatzeko baimena eskatzea.

Nork eska dezake?

Interesa duten pertsona fisiko zein juridiko guztiek edo legezko ordezkariek.

INPRIMAKIAK

Zelan bideratu daiteke?

  • Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
  • Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus   
Zalantzetarako telefonoa: 946034100

Kostua

Indarrean dauden udal ordenantza fiskalen arabera.

Tramitearen edo ebazpenaren epea

  • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskabide arrunta beteta, ondo azalduta zer egin nahi den. 
  • Eskatzaileen NAN edo IFKren fotokopia.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak ordaindu izanaren egiaztagiria.
  • Erantzukizun Zibileko Aseguru Poliza, 601.012,10 euroko gutxieneko estaldurarekin, nagusientzako edo tamaina handiko atrakzioetarako; 300.506,03 eurokoa, haurrentzako atrakzioetarako, eta 150.253,03 eurokoa, elikagai eta edariak saltzeko etxola eta postuetarako.
  • Instalazioaren segurtasun eta sendotasun baldintzak egiaztatzen dituen dokumentazio teknikoa, teknikari eskudunak edo kreditatutako ikuskapen erakunde batek sinatua. Dokumentazioan, instalazioaren urteko ikuskapen egiaztagiriak eta sarbideei buruzko araudia bete izanarenak jasoko ditu. Kontuan hartu beharko ditu, gainera, Euskal Herriko Ikuskizun Publiko eta Jolas Jardueren Legeko 30.2 artikuluan eskatzen direnak.
  • Jarduera garatzen den bitartean, laneko segurtasun eta higieneari eta lan arriskuen prebentzioari buruzko arauetan ezarritakoa beteko delako erantzukizunezko adierazpena.
  • Elikagaiekin ibiliko diren pertsona guztien eta bakoitzaren elikagaiak manipulatzeko txartela.
  • Su itzalgailuen berrikuspen eta mantentze egiaztagiriak, segurtasun araudiak exijitutako moduan.
  • Gas edo zernahi erregairen hornikuntza instalazioren urteko ikuskapen egiaztagiria, instalatzaile ofizial batek sinatua.
  • Mugimenduko instalazioetarako, aparatuaren urteko berrikuspenaren egiaztagiria, Ingeniarien Elkargo Ofizialaren baimena duen ingeniariak egindakoa.
  • Argi-indarraren egiaztagiria.
OHARRA: Dokumentazioa gutxienez hilabeteko aurretiarekin ekarriko da Udaletxera.

Onartzea

Alkatetzak

Ardura daukan unitatea

Hirigintza saila

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Ordainagiria
  • JEZ-en alta ematea frogatzen duen dokumentua
  • Gizarte Segurantza ziurtagiria
  • Ardura adierazpena
  • Ibilgailuaren zirkulazio baimena

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena. 
  • 33/2003 Legea, azaroaren 3koa, Administrazio Publikoen Ondareari buruzkoa. 84. artikulua eta horrekin bat datozenak. 
  • 1372/1986 Errege Dekretua, ekainaren 13koa, Toki Erakundeen Ondasunei buruzko Araudia onartu zuena. 75. eta 77. artikuluak eta horiekin bat datozenak. 
  • Hiri barruko bideetako trafikoa, erabilerak eta segurtasuna antolatzeko udal ordenantza. 
  • Lekeitioko Alde Historikoko trafikoa arautzen duen ordenantza. 
  • Bestelakoak.

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera. 
  2. Espedientea hirigintza sailera bidaltzea.

Geroko tramiteen laburpena

  1. Hirigintza arloak dagokion txostena ematea.
  2. Udaltzaingoak dagokion txostena ematea, bide publikoaren okupazioari buruz.
  3. Fidantza edota agiri gehigarriak eskatzea, hala badagokio.
  4. Ebazpena ematea.
  5. Jakinaraztea eskatzaileari, udaltzaingoari eta diruzainari dagokion likidazioa egiteko.
  6. Muntaketa amaitutakoan eta jarduera hasi baino lehen, instalazioen ziurtagiri teknikoa aurkeztu behar da. Ondoren, udal teknikariak ikuskapena egingo du.

Oharrak

BALDINTZA OROKORRAK
  1. Aldi baterako instalazio edo egiturei eskatuko zaizkie instalazio edo egitura finkoetan exijitzen diren jendearentzat eta jotzaileentzat segurtasun, higiene eta erosotasun baldintza berberak. Baldintza horiek, bestalde, behar bezala justifikatu beharko dira espedientean, teknikari eskudunaren ziurtagiriaren bidez. 
  2. Horrela, aldi baterako instalazioak prestakuntza duten langileek muntatuko dituzte, indarrean diren segurtasun-neurriak betez. 
  3. Muntaketa amaitutakoan eta jarduera hasi baino lehen, eskumeneko teknikariak (arkitektoa, arkitekto teknikoa, ingeniaria, ingeniari teknikoa) egindako ziurtagiria ekarriko da udalaren Bulego Teknikora eskuz edo posta arruntez. Ziurtagirian, jarritako instalazioa segurua eta sendoa dela adieraziko da. Horren ondoren, Udal Zerbitzuek ikuskapena egingo dute. 
  4. Instalazioa ez da baimenduko antolatzaileak egiaztatzen ez badu, batetik, badituela erantzukizun zibileko asegurua izenpetuta eta –hala badagokio– autobabeserako plana, eta, bestetik, indarrean dagoen legedian aurreikusten diren gainerako betebeharrak betetzen dituela. 
  5. Behin behineko instalazioak kentzerakoan/desmontatzerakoan lur-zorua hondatu edo kaltetu bada, antolatzaieak konpondu eta zegoen bezala utzi behar izango du. 
  6. Fidantza jarri behar da instalazioa montatu aurretik.