Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Potentzialki arriskutsu legez sailkatuta dauden animaliak udal erregistroan inskribatzeko eskaera.
Nork eska dezake?
Animalia horien titularrek, legezko ordezkariek edo erakundeek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946034100
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Arriskutsuak izan daitezkeen animalia izateko udal baimena lortu ondoren, interesatuak 15 egun ditu udal erregistroan izena emateko, eta horretarako ondoko dokumentazioa aurkeztuko du:
- Animalia udal erregistroan izena emateko eskaria.
- Txakurraren argazkia.
- Udal baimenaren kopia. (udalean ez badaukagu)
- Albaitariak emandako Animaliaren osasun pasaportea-txartela txakurrari jarritako mikrotxiparen zenbakiarekin.
- Aseguru-etxearen egiaztagiria, hirugarrenei eragindako kalteei aurre egiteko erantzukizun zibileko aseguruari buruzkoa, gutxienez 120.000 €ko estaldura duena.
- Aseguruaren ordainagiria.
Onartzea
Alkatetza
Ardura daukan unitatea
Idazkaritza
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Besteak
- Animaliaren nortasun dokumentu ofiziala
- Gaitasun fisikoaren ziurtagiria
- Trebetasun fisikoaren ziurtapean
- Dagokioen erregistroan egindako animaliaren errolda ziurtagiria
- Aurrekari penalen ziurtagiria
- 50/1999 legeaz zigortua ez izanaren zin egindako adierazpena
- Potentzialki arriskutsuak izan liteken animalien edukitze lizentzia
- Menpekotasun mailaren erabakia, berrikuspena eskatzekotan
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
- Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri legez.
Geroko tramiteen laburpena
- Dokumentazioa aztertzea eta, bidezkoa bada, dagokion txostena igortzea.
- Txakurren datuak erregistratu.
- Udal erregistroko txartela egin eta interesatuari eman.
Oharrak
- Gune publikoetan Arriskutsuak Gerta daitezkeen Txakurren (AGT) bat bere ardurapean duten pertsonek, aldean eraman behar dituzte AGTak edukitzeko lizentzia eta animalia udal-erregistroan inskribatu izanaren egiaztagiria.
- Interesatuak urtero aurkeztu behar du urteko aseguru poliza ordaindu denaren egiaztagiria.