Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Aldamioak, edukiontziak, karga-jasogailuak, plataforma jasotzaileak, garabiak, hesiak, siloak eta obrako beste elementu osagarri batzuk bide publikoan (edo haren gainetik badoa) edo partzela pribatuan instalatzeko, eta obra partikularretan zuloak irekitzeko baimena eskatzea, obrarako lizentziarekin batera edo aparte.
Nork eska dezake?
Interesa duten pertsona guztiek edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946034100
Kostua
- Partzela pribatuan instalatuz gero, doakoa izango da.
- Lur publikoa bada, indarrean dauden udal ordenantza fiskalen arabera.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aldekoa, lursaila pribatua bada eta negatiboa, eremu publikoa bada.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Eskabide arrunta, kasu guztietarako honako hauek deskribatzen dituena:
- Erabili nahi den jabari publikoko zatia edo eremu publikoa.
- Egin nahi diren instalazio motak, ezaugarriak, materialak eta unitate-kopurua.
- Egin nahi den erabileraren egun- eta ordu-tartea.
- A) Tutu-erako aldamioak:
- A.1. 6 m edo gutxiagoko altuera:
- Jartzailearen krokisa, oineko eta aurretiko ikuspegien planoak jasoz.
- Obraren aurrekontua.
- Obrako argazki adierazgarriak.
- A.2. 6 m-tik gorako altuerakoa bada:
- Aldamioa jartzeko proiektua (ale bat), teknikari eskudun batek sinatua, bere lanbide elkargoak ikuskatua.
- Erantzukizun zibileko asegurua (bide publikoan ipinita edo hegaran ipiniz gero).
- A.3. 30 m baino gehiagoko altuera badu, goian adierazitako guztiari, honako hau erantsi beharko zaio: Kalkulu memoria.
- B) Zama jasogailua:
- Teknikari eskudun batek egindako proiektua (bi ale), bere lanbide elkargoak ikuskatua.
- Erantzukizun zibileko asegurua (bide publikoan ipinita edo hegaran ipiniz gero).
- C) Dorre itxurako garabiak.
- Teknikari eskudun batek egindako proiektua (bi ale) eta bere lanbide elkargoak ikuskatua.
- Garabi-besoak gehienez eraman dezakeen zama, bere luzera eta eragin arloa, eta oinezkoak eta ibilgailuak babesteko hartuko diren neurriak.
- Erantzukizun zibileko asegurua (bide publikoan ipinita edo hegaran ipiniz gero).
- D) Plataforma-igogailua eta beste jasogailu batzuk
- Aparailua non eta nola jarriko den zehazten duen eta oinezkoak eta ibilgailuak babesteko neurriak agertzen dituen krokisa.
- Proiektu teknikoa (bi ale), kasuz kasu.
- Erantzukizun zibileko asegurua (bide publikoan ipinita edo hegaran ipiniz gero).
- E) Hesia
- Bide publikoan hesiak ezartzeko oin eta sekzio krokis kotatua.
- F) Edukiontziak
- Ezartzeko modua eta, beharrezkoak izanez gero, oinezkoak babesteko neurriak agertzen duen krokisa.
- G) Masa-siloak
- Siloa non egongo den eta haren neurri eta pisua definitzeko krokisa
- Erantzukizun zibileko asegurua (bide publikoan ipinita edo hegaran ipiniz gero).
B, C, D elementuak jartzeko, Obretako Jasogailuen Araudian, Makinen Segurtasun Araudian, Behe Tentsioko Instalazio Elektro-teknikoen Araudian eta indarrean dauden gainontzeko lege-arauetan jasotakoa bete beharko da.
Onartzea
Alkatetzak
Indarraldia
Ebazpenak berak ezartzen dituen epeak
Ardura daukan unitatea
Hirigintza saila
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Aldamio eta garabientzako ziurtagiri teknikoa
- Aldeko bideragarritasun txostena
- Ordainagiria
- Obra Lizentzia
- Solairuko Planoa
- Erantzukizun Zibileko Asegurua.
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
- Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri legez.
- Espedientea hirigintza sailera bidaltzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Proiektua aztertzea, hirigintzako araudira egokitzen dela egiaztatzeko eta txosten teknikoa egitea.
- Beste Herri Administrazio batzuetako baimenik behar izanez gero (Portu zuzendaritza, URA, Errepideak, …) interesdunak lortu beharko du.
- Ebazpena ematea, obra lizentziarekin batera.
- Diruzaintza sailera bidaltzea, likidazioa egin dezan.
- Pertsona interesdunari jakinaraztea.
Oharrak
Ez da baimenik eskatu behar, obrako ibilgailu laguntzaile bidez, obra materialak igo edo jaisteko, hondakin materialak jaisteko edo hondakinak botatzeko hodia jartzeko. Baina erabiltzen den ibilgailuak bertan egoteko baimena beharko du (Udaltzainekin harremanetan jarri) eta dagokion tasa ordiandu, hala behar izanez gero.