Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Eremu publikoan terrazak, mahaitxoak eta instalazio osagarriak (eguzkitakoak, objektuei eusteko besoak, albotik itxi daitezkeen toldoak, alboetako babesak, argiteria, etab.) jartzeko baimena eskatzea.
Nork eska dezake?
Jardueraren titularrek edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946034100
Kostua
Indarrean dauden udal ordenantza fiskalen arabera.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskabide arrunta beteta, jarduera nagusiaren izena eta kokapena adierazita.
- Instalazioaren deskripzioa eta krokis bat 1:50 eskalan eta neurriak.
- Toldoen kasuan: egituraren segurtasunari buruzko ziurtagiria eta erantzukizun zibilaren asegurua.
Onartzea
Alkatetzak
Ardura daukan unitatea
Hirigintza saila
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Jarduera Ekonomikoen Zergan alta egindako dokumentua
- Jarduera lizentzia edo bere eskaeraren egiaztagiria.
- Oraingo egoeraren Planoak
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
- Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri legez.
- Espedientea hirigintza sailera bidaltzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Txosten teknikoa egitea.
- Ebazpena ematea.
- Diruzaintzara igortzea, likidazioa bidal dezan.
- Pertsona interesdunari eta Udaltzainei jakinaraztea.