Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Herritarrek edo herrian lan egiten dutenen Ibilgailuak udaldian gune erreserbatuetan aparkatzeko baimena eskatzea.
Nork eska dezake?
- Lekeition erroldatutako pertsona fisikoak, Lekeition egoitza duten pertsona juridikoak, Lekeitioko enpresetako langileak, Kanpoko enpresak, edo legezko ordezkariak. Beti ere ibilgailuarekin lotuta egon litezkeen Lekeitioko isunak ordainduta baditu eta Ibilgailuen gaineko zerga ordainduta badu.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946034100
Kostua
Indarrean dauden udal ordenantza fiskalen arabera.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Aurrikusitako epea: astebete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: ezezkoa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskabide orria beteta, herritarrentzako araututako aparkalekuak erabiltzeko ibilgailuak aparkatzeko baimena eskatzeko.
- Eskatzailearen NAN, NIE edo IFK.
- Ibilgailuaren zirkulazio baimena.
- Indarrean dagoen aseguru poliza.
Onartzea
Alkatetza
Indarraldia
Udaldia (ekainaren 1etik irailaren 30era)
Ardura daukan unitatea
Udaltzaingoa
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Besteak
- Zirkulazio baimena
- Ibilgailuaren aseguruaren ordainagiria
- Trakzio mekanikoko ibilgailuen zergaren ordainagiria
- Ibilgailuaren aseguruaren ordainagiria
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
- Agiri zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri legez.
- Udalaren kontu diren datuak ziurtatzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Pertsona interesdunari jakinaraztea erabakia: ezezkoa denean idatziz eta arrazoituta.
- Baiezkoa denean, idatziz jasoko ditu erabilera-baldintzak, kotxean jartzeko agiria jasoko du tasa ordaindu ostean.
Oharrak
Udalak baimen hauek baliogabetu ahal izango ditu.