Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Lursailak edo orubeak eraldatzeko, eraikinak multzokatzeko, lokalak edo etxebizitzak bereizteko eta, oro har, plan orokorrean hiri-lurzoru edo lurzoru urbanizagarri eta urbanizaezin legez sailkatutako lurzoruan kokatutako higiezinetan egin nahi diren bereizketa fisiko edo erregistroko guztiak.
Nork eska dezake?
Interesa duten pertsona guztiek edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946034100
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskabide arrunta beteta.
- Lekeitioko Arau Ordezkatzaileen 51. artikuluan zerrendatzen diren dokumentuak.
Onartzea
Alkatetzak
Ardura daukan unitatea
Hirigintza saila
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Ordainagiria
- Txostena
- Oraingo egoeraren Planoak
- Partzelazioko Planoa
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
- Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri legez.
- Espedientea hirigintza sailera bidaltzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Eskaera aztertzea, ikusteko hirigintza-araudira egokitzen dela.
- Txosten teknikoa egitea.
- Ebazpena ematea.
- Pertsona interesdunari jakinaraztea.
Oharrak
Lizentzia hau baldintzatuta ematen da. Hiru hilabeteko epean, eskatzaileak dagokion egintza gauzatu dela dioen agiri publikoa edo eskritura Udalean aurkeztu beharko du. Bestela, lizentzia iraungitu egingo da.