4.09. Ostatu zerbitzuak/tutoretrapeko etxebizitza bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzat

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Tutoretzapeko etxebizitzak kolektibo-izaerako eta egonaldi laburreko edo ertaineko ostatu ematen die bazterkeria-arrisku handiko egoeran dauden pertsonei. Laguntza-intentsitate txikiko zerbitzua da. 
Honako helburu nagusi hauek ditu: erabiltzaileek trantsizio-prozesuak egitea egoera normalizatuari begira, eta bizimodu autonomoa garatzeko trebetasun pertsonalei, autoestimuari, konfiantza pertsonalari eta gaitasunei eutsiko dieten eta haiek berreskuratzeko eta/garatzeko prozesuak gauzatzea.

Nork eska dezake?

Bazterkeria-arrisku handiko egoeran dauden pertsonak. Halakotzat hartuko dira: 
  • a) egonaldi laburreko edo ertaineko ostatu-alternatiba bat behar dute, etxebizitza norbaitek gainbegiratzen duela, beren gizarteratze-prozesua bizigarritasun-baldintzetan egin ahal izateko ostatu-alternatibarik ez dutelako; 
  • b) ez du baliabide ekonomiko pertsonalik; 
  • c) eta ez dute laguntza soziofamiliarrik. 
Bizikidetza-unitateari eustearren, honako hauek ere lortu ahal izango dute zerbitzu hau: 
  • a) ohiko moduan eskatzailearekin bizi den ezkontideak edo izatezko bikotekideak, eskatzailea tratu txarrak jasan dituen emakume bat denean izan ezik; 
  • b) eskatzailearen ardurapean dauden adingabeak; 
  • c) eskatzailearen tutoretzapean dauden helduak edo, tutoretzapean egon gabe ere, mendetasun-egoeran edo mendetasun-arriskuan daudenak eta ohiko moduan eskatzailearekin bizi direnak.
18 urteko edo gehiagoko pertsonak.

INPRIMAKIAK

Eskaera-orria edo/eta ordezkapen-idatzia

Zelan bideratu daiteke?

Izapideak egiteko, beharrezkoa da ALDEZ AURRETIK HITZORDUA izatea gizarte-langilearekin.
  • Oinarrizko gizarte zerbitzuetan. Bulegoko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00tik a 14:00ra.
94 613 70 30 Berriatuako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 76 78 Etxebarriako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 684 29 99 Ispasterreko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 603 41 00 Lekeitioko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 90 27 Markina-Xemeingo oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 683 36 71 Ondarroako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 459 76 15 Ziortza-Bolibarko oinarrizko gizarte zerbitzuak
  • Posta arruntaren bidez: posta-bulegoetan, posta ziurtatu irekiaren bidez.

Kostua

Doan.

Onartzea

Lea Artibai Amankomunazgoa

Informazio gehiago

94 616 85 58   Lea Artibai Amankomunazgoa

Ardura daukan unitatea

Gizarte zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Oharrak