Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Jarduera baten titularidadea aldatzea (beste baten izenean ipintzea), beti ere jarduera berdinagaz jarraitzeko, aldaketa edo gehikuntzarik egin barik.
Nork eska dezake?
Jardueraren titular berriek edo legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
Jakinarazpena aurkezten den egunean bertan, jarduerarekin hasi ahal izango da.
Udalak, halaber, egiaztatu, ikuskatu eta zigorrak jartzeko eskumenak edozein momentutan izango ditu.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskabide arrunta beteta. Eskutxua
- Titulartasun aldaketaren jakinarazpena, lehengo eta oraingo titularrek sinatuta.
- Aurretiazko komunikazioa eta ardura aitorpena.
- NAN edo IFKren fotokopiak, lehengo eta oraingo titularrenak.
- Jarduera ekonomikoaren gaineko zergaren altaren fotokopia.
- Instalazio elektrikoari dagokion ziurtagiria.
- Suteak amatatzeko bitartekoen gaineko ziurtagiria.
- Tabernen kasuan: musika-gailu anklajearen ziurtagiria.
Onartzea
Alkatetzak
Ardura daukan unitatea
Hirigintza saila
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
- Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri legez.
- Espedientea hirigintza sailera bidaltzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Teknikariek begiratu eta ikuskatzea.
- Pertsona interesdunari jakinaraztea aurkeztutako dokumentazioa ondo dagoela eta espedientea zarratutzat ematen dela.
- Jardueren erregistroan aldaketa jaso.
Oharrak
Jardueraren titulartasuna aldatzeak eragina izango du Udalaren aurrean, jakinarazpena behar bezala osaturik eta eskatutako dokumentazio guztiarekin egiten den egunetik aurrera. Une horretatik aurrera, titular berria lehengo titularraren eskubide, betekizun eta erantzukizun guztietan subrogatuta geratuko da.