4.24. Foru egoitza publikoetan itundutako egoitzetan sartzeko espedienteak hasi

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Zerbitzu honen helburua da inoren laguntza behar duten adinekoak egoitzen sarera eta Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatutako egonaldi iraunkorreko zerbitzura sartzea erraztea.
Inoren laguntza behar duten adinekoentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren sareko egoitza guztiei aplikatuko zaio, titulartasuna edozein izanda ere: foru egoitza, itundutakoa, publikoa, udalekoa, irabazi asmorik gabeko erakundeena edo merkataritzako erakunde pribatuena.

Barne hartzen dituen beharrizanak / hartzaileak:
Mendekotasuna duten adinekoentzako egoitzak bizikidetza-zentroak dira, ohiko bizileku iraunkorrak, adineko pertsonei etengabeko arreta osoa emateko Horregatik bada, gradu altuko ezintasunei aurre egiteko behar beste baliabide material izan beharko dituzte.

Nork eska dezake?

65 urtetik gorakoa izatea, eta, duen ezintasun graduaren ondorioz, eguneroko ohiko jarduerak bere kabuz egiteko gai ez dena, ezta bestelako gizarte-zerbitzuen laguntzaz ere. Aparteko kasuetan 60 urtetik gorakoak ere onartu daitezke, eta oso egoera berezietan, baita 50 urtetik gorakoak ere.

INPRIMAKIAK

Eskaera-orria edo/eta ordezkapen-idatzia

Zelan bideratu daiteke?

Izapideak egiteko, beharrezkoa da ALDEZ AURRETIK HITZORDUA izatea gizarte-langilearekin.

Oinarrizko gizarte zerbitzuetan. Bulegoko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00tik a 14:00ra.

Interneten bidez (www.lea-artibai.org)

94 613 70 30 Berriatuako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 76 78 Etxebarriako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 684 29 99 Ispasterreko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 603 41 00 Lekeitioko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 90 27 Markina-Xemeingo oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 683 36 71 Ondarroako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 459 76 15 Ziortza-Bolibarko oinarrizko gizarte zerbitzuak

Posta arruntaren bidez: posta-bulegoetan, posta ziurtatu irekiaren bidez.

Onartzea

Bizkaiko Foru Aldundia

Informazio gehiago

94 616 85 58   Lea Artibai Amankomunazgoa

Ardura daukan unitatea

Gizarte zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Oharrak