6.01. Espazio publikoan kultura, kirol, jai edo gizarte izaera duten jarduerak antolatzeko, eta udal espazio eta baliabideak erabiltzeko baimenak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Eremu publikoan, kultura, gizarte, jai, kirol… izaera duten jarduerak antolatzeko baimena eskuratzea.

Nork eska dezake?

Legez eratutako herriko edozein elkarteren legezko ordezkariek.

INPRIMAKIAK

Zelan bideratu daiteke?

  • 1) Kultur, kirol eta gizarte izaera daukaten jarduerak antolatzeko komeni da aurretiaz sail bakoitzeko arduradunarekin egotea, aurretiaz hitzordua zehaztuta.
    • Kultura: 946 24 34 82 edo kultura@lekeitio.eus 
    • Kirola: 946 24 30 05 edo kiroldegia@lekeitio.eus
    • Gizarte: 946 03 41 00 edo agurtzane-ongintza@lekeitio.eus 
  • 2) Bestelako jardueretarako:
    • Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
    • Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus   

Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00

Kostua

Udalak hartzen du bere gain gestioaren eta erabileraren kostua.

Tramitearen edo ebazpenaren epea

  • Aurreikusitako epea: 15 lanegun.
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Udal baliabide eta espazioak erabiltzeko inprimakia beteta, ondo zehaztuta zer egin nahi den, zenbat ikusle espero diren, etab.

Onartzea

Alkateak

Ardura daukan unitatea

Dagokion saila (kultura, kirola, gizarte zerbitzuak edo idazkaritza)

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena. 
  • Udal espazioak eta baliabideak erabiltzeko arauak, herritarren partehartze ordenantzak araututakoak. 

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera. 
  2. Espedientea dagokion sailera bidaltzea (kultura, kirola, gizarte zerbitzuak edo idazkaritza).

Geroko tramiteen laburpena

  1. Sailak dagozkion azterketak egitea (egutegia kontsultatu, etab.).
  2. Udaltzaingoak eta lansaileko buruak dagozkien iritziak ematea.
  3. Ebazpena ematea.
  4. Jakinaraztea eskatzaileari, udaltzaingoari eta lan saileko buruari.

Oharrak

  1. Udal espazio eta baliabideen erabilera zuzenaren erantzule elkarte eskatzailea izango da.
  2. Instalazio berezirik ipini behar bada (karpak, gradak, …) 3.13 tramitea ere bete beharko da udal bulego teknikoan (instalazio desmuntagarriak ipintzeko lizentzia).