Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Edozein elkarte, eragile edo erakundek Lekeitioko Udalari jakinaraztea manifestazio edo bilera bat egiteko asmoa duela herriko espazio publikoan.
Nork eska dezake?
Ekintza burutu nahi duen edozein elkarte, eragile edo erakunderen legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Manifestazio edo bilera jakinarazpen-orria beteta, ondo adierazita zer ekintza egin nahi den, deialdiaren xedea, zein tokitan, orduak, etab.
Ardura daukan unitatea
Idazkaritza