4.21. Adikzioen prebentzio zerbitzua

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Prebentzio komunitariora zuzendutako zerbitzua da honako hau, drogen kontsumoak eragindako arriskuak eta kalteak gutxitzeko, droga kontsumitzaileei zein haien familiei eta ingurukoei informatzeko, orientatzeko eta laguntzeko.

Hauek dira gaur egungo PREBENTZIO PROGRAMAK:
  • ESKOLAREN ALORREAN: Adikzioen prebentzio inguruko tailerrak eta informazio guneak Derrigorrezko Bigarren hezkuntzan, Ondorengoan Batxilergoan, Heziketa zikloetan, Oinarrizko Prestakuntza profesionaleko ikasleei zuzenduak.
  • FAMILIAREN ALORREAN
    • Gurasoen arteko topaketak herri mailan, 0 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituztenak. 
    • Egiteko prest! aldizkaria, 0 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten. Gurasoentzako postaz banatzen da, dohan.
    • Familientzako orientazio psikologikorako zerbitzua, 0 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituztenentzat.
    • Adoleszenteen gurasoentzako formazioa herriz herri.
    • Gurasoentzat hitzaldiak.
    • Gurasoentzako formakuntza on line
  • KOMUNITATEAREN ALORREAN: Gazteekin kalean esku-hartzea, drogen kontsumoari aurrea hartzeko eta arriskuak eta kalteak gutxitzeko.
  • ARRETA ZUZENEKO ZERBITZUA: Kontsumitzaileei (gazte zein nagusi), haien familiakoei eta ingurukoei zuzendutako informazio, orientazio eta laguntzarako zerbitzua.

Nork eska dezake?

Nerabeak eta gazteak, kontsumitzen dutenak edo ez, erabilera problematikodun kontsumitzaileak, gizatalde ahulak, komunitateko alor eta gizarte eragile ezberdinak eta herritarrak, oro har.

INPRIMAKIAK

Eskaera-orria edo/eta ordezkapen-idatzia

Zelan bideratu daiteke?

Izapideak egiteko, beharrezkoa da ALDEZ AURRETIK HITZORDUA izatea gizarte-langilearekin.

Oinarrizko gizarte zerbitzuetan. Bulegoko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00tik a 14:00ra.

Interneten bidez (www.lea-artibai.org)

94 613 70 30 Berriatuako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 76 78 Etxebarriako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 684 29 99 Ispasterreko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 603 41 00 Lekeitioko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 90 27 Markina-Xemeingo oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 683 36 71 Ondarroako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 459 76 15 Ziortza-Bolibarko oinarrizko gizarte zerbitzuak

Posta arruntaren bidez: posta-bulegoetan, posta ziurtatu irekiaren bidez.

Informazio gehiago

94 616 85 58   Lea Artibai Amankomunazgoa

Ardura daukan unitatea

Gizarte zerbitzuak

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Oharrak