7.01. Fidantzak eta abalak itzultzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Hainbat arlotan (administrazioko kontratazioan, hondakinen kudeaketa obrak egiterakoan, espazio publikoen erabilera berezia egitean, barrakak edo zirkoak jartzerakoan, eta abar) izan daitezkeen erantzukizunei aurre egiteko jarri diren fidantzak eta bermeak itzultzeko eskaera egitea.

Nork eska dezake?

Fidantza edo abala jarri duenak edo haren legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

Zelan bideratu daiteke?

  • Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
  • Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus   
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00

Kostua

Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.

Tramitearen edo ebazpenaren epea

  • Legezko gehienezko epea: hiru hilabete.
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskabide orokorra beteta, espedientearen izena edo zenbakia zehaztuta.

Onartzea

Alkateak.

Ardura daukan unitatea

Espedientea tramitatu duen saila

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Era askotako arauak daude, fidantzaren edo abalaren izaeraren arabera:
  • Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Errege Dekretua 3/2011 azaroaren 14koa (BOE 16/11/2011). 
  • Administrazio Publikoko Kontratuen Araudia 1098/2001 Errege Dekretua, urriaren 12koa (BOE, 257 zk., 2001-10-26).
  • Administrazio Publikoko Kontratuei buruzko 817/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa      -garapen partziala- (BOE, 118 zk., 2009-05-15).
  • Bestelakoak.

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera. 
  2. Bermea ezartzeko ardura duen udal arlora bidaltzea.

Geroko tramiteen laburpena

  1. Bermea ezartzeko ardura duen arloko teknikariak txostena egitea.
  2. Alkateak ebazpena ematea eta jakinarazpena bidaltzea diruzaintzara eta interesdunari.
Bermea, hala badagokio, Diruzaintza arloan itzuliko da.

Oharrak

Eskaerak egiteko epeak:

  • Administrazio kontratazioa: Baldintza administratiboen agirian ezartzen den berme epea igarota, Udalak itzuliko du bermea.
  • Bide publikoaren okupazioa (barrakak, zirkoak): Bide publikoaren okupazioa amaitzean.
  • Obrak burutzeko: Obrak amaitzean. Eraikuntza berria egiteko eta handitze edo berritze lanetarako obra handien lizentziaren kasuan, lehen erabilerarako lizentzia onartzen duen akordioarekin batera Udalak itzuliko du fidantza.
  • Hondakinen kudeaketa: Obrak amaituta, sustatzaileak amaiera txostena aurkeztu beharko du, eskumeneko teknikariak sinatuta eda dagokion elkargo ofizialak ontzat emana.