Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Bizirauteko baliabide nahikorik ez duten pertsonei prestazio ekonomiko hauek ematen zaizkie, baita inoiz kotizatu ez dutenei edo kotizaziopeko prestazioetara iristeko nahiko denboran kotizatu ez dutenei ere. Hiru pentsio mota daude:
- Kotizaziorik gabeko baliaezintasun-pentsioa.
- Kotizaziorik gabeko erretiro-pentsioa.
- Alokairuagatiko osagarria, kotizaziorik gabeko pentsioa dutenentzat.
Nork eska dezake?
Kotizaziorik gabeko baliaezintasun-pentsioa.
- 18 urte baino gehiago edukitzea, baina 65 bete gabe.
- Espainiako lurraldean izatea legezko egoitza eta egoitzak gutxienez 5 urte edukitzea jada, eta haietako 2 gainera eskabidea egin aurrekoak izatea.
- Gutxienez %65eko desgaitasuna edukitzea.
- Nahikoa errenta edo sarrerarik ez edukitzea.
Kotizaziorik gabeko erretiro-pentsioa.
- 65 urte beteta edukitzea.
- Espainiako lurraldean edukitzea legezko egoitza eta 16 urte zituenetik gutxienez 10 urtean hala egon izana eta haietako bi, gainera, ondokoak eta eskabidea egin aurre-aurrekoak izatea.
- Ez errentarik ez diru-sarrera nahikorik ez edukitzea.
Errenta edo sarreren mugak, kotizaziorik gabeko erretiro- edo baliaezintasun-pentsioetarako
Etxebizitza alokatzeko osagarria, kotizaziorik gabeko pentsioa dutenentzat.
Kotizaziorik gabeko pentsioa dutenek alokairuagatiko osagarrirako eskubidea izango dute ondokoa modu sinesgarrian frogatzen dutenean:
- Jabetzako etxebizitzarik ez izatea
- Norberaren ohiko bizilekua den etxebizitzaren errentamendu kontratuaren titularra izatea.
etxebizitza horren jabearen hirugarren gradura arteko ahaidea ez izatea, ezta beraren ezkontidea edo berarekin bizi eta ezkontzaren antzeko maitasun harreman egonkorrak dituen laguna ere.
INPRIMAKIAK
Eskaera-orria
edo/eta
ordezkapen-idatzia
Zelan bideratu daiteke?
Izapideak egiteko, beharrezkoa da ALDEZ AURRETIK HITZORDUA izatea gizarte-langilearekin.
Oinarrizko gizarte zerbitzuetan. Bulegoko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00tik a 14:00ra.
94 613 70 30 Berriatuako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 76 78 Etxebarriako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 684 29 99 Ispasterreko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 603 41 00 Lekeitioko oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 616 90 27 Markina-Xemeingo oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 683 36 71 Ondarroako oinarrizko gizarte zerbitzuak
94 459 76 15 Ziortza-Bolibarko oinarrizko gizarte zerbitzuak
Posta arruntaren bidez: posta-bulegoetan, posta ziurtatu irekiaren bidez.
Argibideak
Bestelako agiriak
- Pentsio ez-kontributiboaren eskaera.
- Hartzekodunaren eta bankuko helbideratzearen fitxa.
Kostua
Doakoak da.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Gehienezko epea: 3 hilabete.
- Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoak.
Onartzea
Bizkaiko Foru Aldundia
Informazio gehiago
94 616 85 58 Lea Artibai Amankomunazgoa
Ardura daukan unitatea
Gizarte zerbitzuak