Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Pertsona bat bizileku batean erroldatuta dagoela edo daudela egiaztatzen duen dokumentua, une horretan Biztanleen Udal Erroldan agertzen diren datuen arabera.
Nork eska dezake?
Interesa duten pertsona guztien edo euren legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Ordezkaritza-idazkia.
Ordezkapen-idatzia
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
Zalantzetarako telefonoa: 946034100
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Posible bada, momentuan bertan.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Interesduna bertaratuz gero, bere NAN, pasaporte, gidabaimen edo egoitza-baimen originala aurkeztu behar du, bere egoeraren arabera.
- Elkarbizitzako ziurtagirien kasuan, helbide horretan bizi diren adin nagusiko guztien baimenak aurkeztu behar dira.
- Pertsona baimendunek honako hauek aurkeztu behar dituzte:
- Euren NAN, pasaporte, gidabaimen edo egoitza-baimen originala, dagokionaren arabera.
- Ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentu originala.
- Interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren kopia, dagokionaren arabera. Adin txikikoen kasuan, Erregistro Zibileko hitzez-hitzezko ziurtagiria.
- Telefonoz edo posta arruntez eskatuz gero, datu hauek eman behar dira: NAN zenbakia, helbidea, izena eta bi abizen (egiaztagiria Erroldan agertzen den etxebizitzara besterik ez da igorriko eta posta arruntez).
Onartzea
Alkateak
Ardura daukan unitatea
Idazkaritza