3.18. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? Zertan datza?

Potentzialki arriskutsu legez sailkatuta dauden animaliak edukitzeko lizentzia eskatzea.

Nork eska dezake?

Lekeitioko udalerrian erroldatutako adinez nagusiek, edo legezko ordezkariek, honako baldintza hauek beteta: 
  • Arriskutsua izan daitekeen animalia legez sailkatutakoaren jabea izatea. 
  • Animalia zaintzeaz, ibiltzera ateratzeaz edo maneiatzeaz arduratzea (animaliaren bigarren zaintzaileak, etab.).

INPRIMAKIAK

Zelan bideratu daiteke?

  • Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
  • Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus   
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00

Argibideak

Ezinbestekoa da urtero aurkeztea udaletxean aseguruaren poliza ordaindu denaren urteko erreziboa.

Kostua

Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.

Tramitearen edo ebazpenaren epea

  • Legezko gehienezko epea: hilabete.
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskatzailearen NANaren fotocopia.
  • Eskatzailearen 2 argazki berri, notasun agiriaren neurrikoak eta kolorezkoak.
  • Eskatzaileak betetako eskari-orria udal baimena izan edo berrituteko.
  • Aurrekari penalik ez duela egiaztatzen duen agiria, Gobernuaren Azpiordezkaritzak emana.
  • Eskatzailearen zinpeko aitorpena ez duela arriskutsuak izan daitezkeen animalien zuzenbide araudiari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legeko 13. artikuluko 3. atalean aurreikusitako zigorretatik bat bera ere jaso arau hauste larri edo oso larria egiteagatik.
  • Eskatzailearen gaitasun fisiko eta psikologikoa egiaztatzen duen agiria, lizentziaren eskaera baino gehienez 12 hilabete lehenago EAEko zentro baimendu batek egindakoa.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izateko lizentziaren udal tasa ordaindu izanaren ziurtagiria, horrela badagokio.

Onartzea

Alkatetza

Indarraldia

Lizentzia, 5 urtero berritu egin behar da.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Argazkia
  • 50/1999 legeaz zigortua ez izanaren zin egindako adierazpena
  • Potentzialki arriskutsuak izan liteken animalien edukitze lizentzia

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Animaliak Babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legea. 
  • 50/1999 Legea, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea. 
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen duen martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretua. 
  • Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretua. 
  • Animaliak edukitzeari eta babesteari buruzko Lekeitioko ordenantza erregulatzailea (2015/05/06ko 84 zenbakiko BAO).

Oharrak

Jaso ondorengo prozedura

  1. Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera. 
  2. Kopia zigilatua ematea pertsona interesdunari, ziurtagiri legez.

Geroko tramiteen laburpena

  1. Dokumentazioa aztertzea eta, bidezkoa bada, dagokion txostena igortzea. 
  2. Lizentzia ematen duen alkatetza-dekretua egitea. 
  3. Dekretua pertsona interesdunari jakinaraztea. 
  4. Txakur Arriskutsuak izateko udal baimena txartela egin.

Oharrak

  • Udal baimena 5 urtera iraungitzen da, hortaz, bere titularrari dagokion berritatzea 5 urtero.
  • Lizentziaren titularrak lizentzian ageri diren datuen edozein aldaketaren berri eman behar dio Udalari, 15 eguneko epean, aldaketa egiten den egunetik aurrera zenbatzen hasita. 
  • Animaliaren jabea pertsona juridiko bat bada, animalia zaintzeaz eta kontrolatzeaz arduratzen diren pertsona fisikoek dagokien lizentzia eskatu beharko dute. 
  • Lizentzia lortu ondoren, interesdunak 15 egun ditu animalia Arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal-erregistroan inskribatzeko. 
  • Beste edozein udalerritan animalia horiek edukitzeko eta maneiatzeko lortutako lizentzia baliagarria izango da Lekeitioko udalerrian. Dena den, beste udalerri bateko lizentzia duen pertsona Lekeition bizi bada, lizentzia azken udalerri horretan berritu beharko da.