Informazioa
Zer da? Zertan datza?
Trafikoko arauak hausteagatik jasotako salaketen gaineko alegazioak aurkeztea.
Nork eska dezake?
Salaketa jaso duten pertsonek edo euren legezko ordezkariek.
INPRIMAKIAK
Zelan bideratu daiteke?
- Udaletxean aurrez-aurre: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
- Posta elektronikoz: udala@lekeitio.eus
Zalantzetarako telefonoa: 946 03 41 00
Kostua
Udalak hartzen du bere gain gestioaren kostua.
Tramitearen edo ebazpenaren epea
- Legezko gehienezko epea: hiru hilabete.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Deskargu-orria beteta.
- Defentsarako, legeak onar dezakeen edozein froga-elementu.
Ardura daukan unitatea
Udaltzaingoa
Oharrak
Jaso ondorengo prozedura
- Alegazioak jaso eta erregistratzea.
- Interesdunari kopia bat ematea.
- Espedientea Udaltzaingora bidaltzea.
Geroko tramiteen laburpena
- Alegazioak aztertzea.
- Ebazpena ematea eta jakinarazpena bidaltzea.
(Udala ez bada salaketa zehatz bat tramitatzeko erakunde eskudun, dagokionera bidaliko du)
Oharrak
- Ordainketa borondatezko epean egiten bada, zenbatekoa % 50 murriztuko da. Horrek, baina, alegazioak egiteari uko egitea dakar (egin arren, aurkeztu gabetzat joko dira).
Bide-segurtasunari buruzko legean aipatzen diren arau-hauste oso larrien kasuetan ezin izango da deskonturik ezarri.
- ALEGAZIOAK egiteko epeak:
- Espedienteari hasiera ematearen aurka (salaketaren aurka): 20 egun natural, salaketa jakinarazten denetik aurrera zenbatzen hasita.
- Ebazpen-proposamenaren aurka: 20 egun natural, jakinarazten denetik aurrera zenbatzen hasita.